Atez ateko bilketa sistemaren inguruko hitzaldiak izango dira Legazpin
Legazpiko Udalak atez ateko zabor bilketa sistema jartzea onartu zuen pasa den astean egin zen osoko bilkuran. Kepa Urzelai, Legazpiko alkateak esan duenez, 2013ko udaberrian jada, “atez atekoa errealitatea izango da Legazpin”. Horretarako,...
Legazpiko Udalak atez ateko zabor bilketa sistema jartzea onartu zuen pasa den astean egin zen osoko bilkuran. Kepa Urzelai, Legazpiko alkateak esan duenez, 2013ko udaberrian jada, “atez atekoa errealitatea izango da Legazpin”. Horretarako, aurretik herritarrei informazioa zabaltzeko urte bete inguru iraungo duen prozesu bat zabalduko da.
Lehenengo lana atez atekoa zer den eta dituen abantailak zeintzuk diren herritarrei azaltzea izango da. Horretarako bi bilera antolatu dituzte gaurko eta biharko. Biak 19:00etatik aurrera izango dira kultur etxean, gaurkoa gaztelaniaz eta biharkoa euskaraz. Udalak herritar guztiei egin die bilera hauetan parte hartzeko deia.













