Biok OKEk bigarren partida jarraian galdu du
Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako senior mutilen saskibaloi taldeak 70-58 galdu du asteburuan Gasteizen, Araberri taldearen aurka. Ordiziarrek ondo ekin zioten partidari, defentsa lan ona eginez, eta aurretik bukatu zuten lehen laurdenekoa (11-16). Bigarre...
Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako senior mutilen saskibaloi taldeak 70-58 galdu du asteburuan Gasteizen, Araberri taldearen aurka. Ordiziarrek ondo ekin zioten partidari, defentsa lan ona eginez, eta aurretik bukatu zuten lehen laurdenekoa (11-16). Bigarrenean suspertu egin ziren gasteiztarrak, eta atsedenaldira berdindura iritsi ziren (30-30). Hirugarrenean parekotasuna izan zen nagusi (48-48), baina azken laurdena jokatzen ez zuten asmatu ordiziarrek; akats ugari egin zituzten, jaurtiketa libre asko huts egin zituzten eta kirolaren kontrako bi pertsonak ere adierazi zituen epaileak.













