Downtownek lautik lau partida irabazi ditu
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. txapelketaren A multzoko laugarren jardunaldiak ondorio garbi bat utzi badu hiru talde indartsu daudela da: Downtown, Ferro eta Per La Forza. Downtownek 1-4 irabazi dio asteburuan Totziri, eta sailkapen buruan da jokatuta...
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. txapelketaren A multzoko laugarren jardunaldiak ondorio garbi bat utzi badu hiru talde indartsu daudela da: Downtown, Ferro eta Per La Forza. Downtownek 1-4 irabazi dio asteburuan Totziri, eta sailkapen buruan da jokatutako lau partidak irabazita. Tzulo eta Ferroren artekoa 0-2 bukatu zen, Per La Forza eta Meridiano 0ren artekoa (12-0) eta Embiel eta KM 39 (1-3). Txapelketaren webgunean lor daiteke informazio gehiago.













