Estanda Ordiziak titulua irabazteko aukera galdu du
Espainiako Zilarrezko maila titulua irabazteko aukera galdu du Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak, Logroñoko Cuatro Arcos taldearekin bana berdindu ondoren Majorin. Viaxes Amarelle talde galiziarra da orain liderra, bakar-bakarrik, eta ora...
Espainiako Zilarrezko maila titulua irabazteko aukera galdu du Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak, Logroñoko Cuatro Arcos taldearekin bana berdindu ondoren Majorin. Viaxes Amarelle talde galiziarra da orain liderra, bakar-bakarrik, eta orain bigarren postuan sailkatzeagatik borrokatu beharko du, igoera fasea jokatzeko aukera izateko.
Emilio Ortiz entrenatzailearen arabera, denboraldiko partida txarrena izan da asteburukoa. Planteamenduarekin ez zutela asmatu du uste du, eta horrek asko baldintzatu zuela partida. Ordiziarrek ez zuten baloiaren jabetza izan, eta nahiz eta atsedenaldira aurretik joan, bigarren zatian lehenengoaren gauza bera gertatu zen, eta errioxarrek partida berdintzea lortu zuten.
Lau partida falta dira liga erregularra bukatzeko, eta laurak irabazi behar dituzte Goierriko neskek igoera fasea jokatu ahal izateko.













