Konponbide prozesuari buruzko hitzaldia gaur Barrenan
Ezker abertzaleak azken urteetan eman diren mugimendu eta erabaki politiko garrantzitsuenen inguruko hitzaldia emango du gaur Ordiziako Barrena kultur etxean, 19:00etan. Besteak beste, ezker abertzaleak argitara eman berri duen Konponbide haizea dabil ...
Ezker abertzaleak azken urteetan eman diren mugimendu eta erabaki politiko garrantzitsuenen inguruko hitzaldia emango du gaur Ordiziako Barrena kultur etxean, 19:00etan. Besteak beste, ezker abertzaleak argitara eman berri duen Konponbide haizea dabil adierazpenaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta mugarri izan diren beste erabaki batzuk ere hizpide izango dituzte, Gernikako Akordioa eta Aieteko Adierazpena tartean.













