Ormazabal diputatu ohiak zaborraren kudeaketaz jardungo du, gaur, Zaldibian
Zaborraz, hondakinen bilketaz eta tratamenduaz Zaldibian azken asteetan egiten ari diren informazio saioek jarraipena izango dute gaur. Carlos Ormazabal zegamarra izango da hizlari, gaur, 19:30ean, Herri Antzokian. Zaldibian Herrigintzan alderdi politi...
Zaborraz, hondakinen bilketaz eta tratamenduaz Zaldibian azken asteetan egiten ari diren informazio saioek jarraipena izango dute gaur. Carlos Ormazabal zegamarra izango da hizlari, gaur, 19:30ean, Herri Antzokian. Zaldibian Herrigintzan alderdi politikoak antolatu du saioa. Ormazabal Garapen Iraunkorreko foru diputatua eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakaria izan zen 2007-2011 agintealdian.













