Beasainek Gernika taldea hartuko du bihar etxean
Aste santua dela eta, asteburuko partida aurreratu egin du Beasainek, eta asteazkenean jokatuko du, 20:00etan, Gernika talde bizkaitarraren kontra. Pasa den asteburuan beste garaipen bat lortuta, sailkapeneko laugarren postuan dago, 59 punturekin. Ge...
Aste santua dela eta, asteburuko partida aurreratu egin du Beasainek, eta asteazkenean jokatuko du, 20:00etan, Gernika talde bizkaitarraren kontra. Pasa den asteburuan beste garaipen bat lortuta, sailkapeneko laugarren postuan dago, 59 punturekin. Gernika berriz, hirugarren dago, 62 punturekin. Bihar irabaziko balu, talde bizkaitarraren parean jarriko litzateke Iker Lasaren taldea.