Aste santua dela eta, asteburuko partida aurreratu egin du Beasainek, eta asteazkenean jokatuko du, 20:00etan, Gernika talde bizkaitarraren kontra. Pasa den asteburuan beste garaipen bat lortuta, sailkapeneko laugarren postuan dago, 59 punturekin. Ge...
Asteburuan Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia izan da. Gipuzkoako txapelketarako puntuagarria eta erabakigarria izan da lasterketa. Goierri Garaia kirol taldeko Ainhoa Sanz urretxuarra Gipuzkoako txapeldun izendatu dute, eta Ruben Lanz legazpiarra Gipuzkoako txapeldunordea. Ruben Lanz legazpiarra Gipuzkoako txapeldunorde izan zen, Asier Cuevas atletaren atzetik; sailkapen orokorrean, hamalaugarrena izan zen (1:10:39). Goierri Garaia taldeko kirolariak, oro har, «ezin hobeto aritu» zirela esan dute taldeko zuzendaritzatik.
Ordiziako Gaztelekuan hainbat ekintza ari dira egiten egunotan. Ostegunetik datorren astelehenera itxita egongo da gaztelekuan, baina Pazko asterako, datorren asterako, egitaraua oparoa osatu du. Hilaren 10ean dardo txapelketa izango da, hilak 11n eska...
Goiztiri AEK euskaltegiak hainbat bideo igo ditu sarera azken asteetan. Batetik, Napoka Iria taldeak Beasainen eskaini zuen kontzertuko bideoak ikus daitezke euren kontuan. Bestetik, Aitor Sarriegik eta Ander Lipusek Seguran eskaini zuten Erregea eta...
Ordiziako Udalbatzak joan den astean onartu zuen 2012 urteari dagokion aurrekontua. Aurrekontu orokorra 28 milioi pasakoa bada ere –Ordizia Lantzen 14 milioi, San Jose egoitza bi milioi eta erdi, Majori kiroldegia 1.700.000 euro eta Herri Antzokia 182.000 euro– , udalaren berezko aurrekontua 11.159.000 euroko izango da. Udal Gobernua osatzen duten Bilduko zazpi hautetsiek bozkatu zuten aurrekontu proiektuaren alde, eta oposizioan dauden bi alderdiak, EAJ eta PSE-EE, aurka azaldu ziren. Aurrekontua martxoaren azkenean onartzearen arrazoi nagusiak Espainiako Gobernuak krisiaren aurkako ezarritako neurriak, 2011ko langileen balorazioa eta Foru Funtsatik iristekoa zen diru kopuru zehatza ez jakitea izan dira. Izaro Intsausti Ogasun zinegotziaren esanetan, sarrerak 462.000 euro jaitsi dira aurten, eta horren ondorioz, gastu arrunta murrizteko ahalegina egin dute. Udal langile ez diren kargu politiko eta aholkularien soldatak jaitsi egin dituzte, eta baita zinegotzien eta alderdien dietak ere. Jaietan aurrekontua ere %15-20 bitartean jaitsi da. Gastu arruntak jaitsi bai, baina gizarte ongizateko aurrekontuari eutsi egin diote, eta euskara, partaidetza, berdintasuna eta migrazioa sustatzeko saiaketa egin dute. Horrez gain, nazioarteko kooperazio proiektuetara aurrekontuaren %1 bideratu dute. Kultur azpiegiturak Inbertsioetarako, berriz, 1.300.000 euro inguru aurreikusi ditu udalak. Inbertsio nagusia Herri Antzokiaren azpialdean dagoen Cartonajes Nadal enpresa erostea izan da. Lokal horretan kultur azpiegiturak sortuko ditu [...]
Aste santuko egunetan, ‘Drive’ filma emango dute, Usurbe antzokian. Hau da ordutegia: Hilak 5, osteguna: 19:30 eta 22:15. Hilak 6, ostirala: 19:30 eta 22:15.
Lazkaoko Udalbatzak aurreko astean egin zuen osoko bilkuran hiri hondakinen bilketarako atez ateko sistema jartzearen alde egin du. Bilduko zazpi zinegotziek babestu zuten Ingurumen Batzordearen proposamena; EAJko bostek eta PSE-EEko bakarrak kontra bozkatu zuten. Gehiengo osoz onartutako mozioaren arabera, Udalari Lazkaon atez ateko bilketa sistema jartzeko eskatu dio udalbatzak, «ahalik eta hondakin gutxien sortzeko». Bestetik, zaborrik ez sortzeko bidean «urratsak» egitea agindu du, eta dagokien erakundeei —Sasieta, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa, foru aldundia eta Batzar Nagusiak— erabakiaren berri emateko. Mozioak dioenez, «behar-beharrezkoa da produktuen kontsumoaren ikuspuntua aldatzea eta hondakinekin eredu zirkularrerako pausoa ematea», behin erabili eta botatzeko eredua alboratuz. Natur baliabideen ustiaketa «ahalik eta txikiena» izan dadin, baliabide horiek naturara edo bizitzaren ziklora «itzuli» beharra dagoela dio onartutako testuak. Bide horretan, hondakinak erraustuta «baliabideak pozoi» bihurtzen dira ohartarazi du, «gure osasuna kaltetzen duelako, bai arnasketa bidetik, bai elikadura katetik, eta ekonomikoki hipotekatzen gaituelako». «Eraginkorrena» atez atekoa Zaborraren gaian denbora «agortu» da. Gaur egun Lazkaon bost edukiontziren bilketa sistema dago, organikoaren ontziak giltza elektronikoz kontrolatuta. Bereizte tasa %43 da, udalaren arabera. «Garapenean gorantz jarraitzeko, sistemarik eraginkorrena atez atekoa dela uste dugu, zero zabor bidean. Errausketari alternatiba jarri behar zaio». Azeari Andonegi alkateak, bilketaren kontua baino lehen, zaborra sortzen duen eredua bera jarri [...]
Beasaingo Udaltzaingoak, ibilgailuetan segurtasun uhala eta umeen segurtasun-gailua erabiltzeko kanpaina egin du martxoan. Denera, 91 ibilgailu kontrolatu dituzte, eta horietatik 30 besterik ez dira neurri guztiak ondo zeramatzatenak. 38 gidari, segurt...
Hamazazpigarren urtez Zumarragako futbol taldeko jokalari izan zenaren omenez egingo dute lehiaketa
Goieki garapen agentziak urtero antolatzen duen Enpresa kudeaketa ikastarorako izen-ematea azken txanpan sartu da. Ikastaroa apirilaren 16an hasiko da, eta maiatzaren 4an bukatu. Astelehenetik ostiralera izango da, 09:00etatik 13:00era. Enpresa bat kud...
Gaizka Oiartzabalek Motz tabernan lanean hasi zela sei urte igaro dira eta urteurrena bezeroekin ospatuko du.
Chillida edo Patricio Etxeberria ekintzaileen ikuspuntua erabilita herriko historian sakontzea da helburua Legazpiko Lenbur Fundazioak haurrentzako Xing OLA-ming OLA heziketa tailerrak antolatu ditu apirilaren 10etik 13ra. Tailer hauen helburua, haurre...
Informatikako oinarrizko ikastaroa antolatu du Zaldibiako KZgunea zerbitzuak, apirilaren 16tik 20ra. Ordenagailua zer den, Interneten ibiltzen eta posta elektronikoa erabiltzen ikas daiteke. Izena hilaren 13rako eman behar da, kultur etxean (943 16 03 ...
Garatze bidean diren herrialdeetan lankidetza egitasmoak antolatzeko eta burutzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Lazkaoko Udalak. Iparra-Hegoa programaren barruan, 2012an egiteko proiektuetarako diru sail bat bereizi du udalak, martxoaren 16...