Enpresa kudeaketa ikastaroan izena eman daiteke oraindik
Goieki garapen agentziak urtero antolatzen duen Enpresa kudeaketa ikastarorako izen-ematea azken txanpan sartu da. Ikastaroa apirilaren 16an hasiko da, eta maiatzaren 4an bukatu. Astelehenetik ostiralera izango da, 09:00etatik 13:00era. Enpresa bat kud...
Goieki garapen agentziak urtero antolatzen duen Enpresa kudeaketa ikastarorako izen-ematea azken txanpan sartu da. Ikastaroa apirilaren 16an hasiko da, eta maiatzaren 4an bukatu. Astelehenetik ostiralera izango da, 09:00etatik 13:00era. Enpresa bat kudeatzeko jakin beharreko alorren berri emango dute. 943 16 18 31 zenbakira deituta eman behar da izena.












