Hirutik bik ez dute autoan segurtasun uhala jartzen
Beasaingo Udaltzaingoak, ibilgailuetan segurtasun uhala eta umeen segurtasun-gailua erabiltzeko kanpaina egin du martxoan. Denera, 91 ibilgailu kontrolatu dituzte, eta horietatik 30 besterik ez dira neurri guztiak ondo zeramatzatenak. 38 gidari, segurt...
Beasaingo Udaltzaingoak, ibilgailuetan segurtasun uhala eta umeen segurtasun-gailua erabiltzeko kanpaina egin du martxoan. Denera, 91 ibilgailu kontrolatu dituzte, eta horietatik 30 besterik ez dira neurri guztiak ondo zeramatzatenak. 38 gidari, segurtasun uhalik gabe zihoazen; beste 17 kasutan, bidaiaria zen uhalik gabe zihoana, eta beste 10 kasutan, umeak.