Lankidetzarako laguntza eska liteke Lazkaon
Garatze bidean diren herrialdeetan lankidetza egitasmoak antolatzeko eta burutzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Lazkaoko Udalak. Iparra-Hegoa programaren barruan, 2012an egiteko proiektuetarako diru sail bat bereizi du udalak, martxoaren 16...
Garatze bidean diren herrialdeetan lankidetza egitasmoak antolatzeko eta burutzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Lazkaoko Udalak. Iparra-Hegoa programaren barruan, 2012an egiteko proiektuetarako diru sail bat bereizi du udalak, martxoaren 16an onartua. Eskaera udaletxean egin behar da maiatzaren 3rako, inprimakia erakundearen datuekin eta egitasmoaren xehetasunekin betez.













