Legorretako gaztetxeari elkartasuna adierazteko lipduba sarean
Legorretako gaztetxean izan ziren lapurretei erantzuteko asmoz, herritarrek lipdub bat grabatu zuten iaz. Askok hartu zuten parte “elkartasun keinuan”, bideoan ikus daiteke hori. Arduradunek, entsegurik ez zutela egin esan dute, eta eguraldiaren laguntzarik ere ez zutela izan, baina hori guztiagatik ere primeran atera zela borobildu dute. Eskerrak eman dizkiete parte hartzaileei.













