Ordiziako Udalak 11 milioi pasako aurrekontua izango du
Ordiziako Udalbatzak joan den astean onartu zuen 2012 urteari dagokion aurrekontua. Aurrekontu orokorra 28 milioi pasakoa bada ere –Ordizia Lantzen 14 milioi, San Jose egoitza bi milioi eta erdi, Majori kiroldegia 1.700.000 euro eta Herri Antzokia 182.000 euro– , udalaren berezko aurrekontua 11.159.000 euroko izango da. Udal Gobernua osatzen duten Bilduko zazpi hautetsiek bozkatu zuten aurrekontu proiektuaren alde, eta oposizioan dauden bi alderdiak, EAJ eta PSE-EE, aurka azaldu ziren. Aurrekontua martxoaren azkenean onartzearen arrazoi nagusiak Espainiako Gobernuak krisiaren aurkako ezarritako neurriak, 2011ko langileen balorazioa eta Foru Funtsatik iristekoa zen diru kopuru zehatza ez jakitea izan dira. Izaro Intsausti Ogasun zinegotziaren esanetan, sarrerak 462.000 euro jaitsi dira aurten, eta horren ondorioz, gastu arrunta murrizteko ahalegina egin dute. Udal langile ez diren kargu politiko eta aholkularien soldatak jaitsi egin dituzte, eta baita zinegotzien eta alderdien dietak ere. Jaietan aurrekontua ere %15-20 bitartean jaitsi da. Gastu arruntak jaitsi bai, baina gizarte ongizateko aurrekontuari eutsi egin diote, eta euskara, partaidetza, berdintasuna eta migrazioa sustatzeko saiaketa egin dute. Horrez gain, nazioarteko kooperazio proiektuetara aurrekontuaren %1 bideratu dute. Kultur azpiegiturak Inbertsioetarako, berriz, 1.300.000 euro inguru aurreikusi ditu udalak. Inbertsio nagusia Herri Antzokiaren azpialdean dagoen Cartonajes Nadal enpresa erostea izan da. Lokal horretan kultur azpiegiturak sortuko ditu [...]
Ordiziako Udalbatzak joan den astean onartu zuen 2012 urteari dagokion aurrekontua. Aurrekontu orokorra 28 milioi pasakoa bada ere –Ordizia Lantzen 14 milioi, San Jose egoitza bi milioi eta erdi, Majori kiroldegia 1.700.000 euro eta Herri Antzokia 182.000 euro– , udalaren berezko aurrekontua 11.159.000 euroko izango da. Udal Gobernua osatzen duten Bilduko zazpi hautetsiek bozkatu zuten aurrekontu proiektuaren alde, eta oposizioan dauden bi alderdiak, EAJ eta PSE-EE, aurka azaldu ziren.
Aurrekontua martxoaren azkenean onartzearen arrazoi nagusiak Espainiako Gobernuak krisiaren aurkako ezarritako neurriak, 2011ko langileen balorazioa eta Foru Funtsatik iristekoa zen diru kopuru zehatza ez jakitea izan dira. Izaro Intsausti Ogasun zinegotziaren esanetan, sarrerak 462.000 euro jaitsi dira aurten, eta horren ondorioz, gastu arrunta murrizteko ahalegina egin dute. Udal langile ez diren kargu politiko eta aholkularien soldatak jaitsi egin dituzte, eta baita zinegotzien eta alderdien dietak ere. Jaietan aurrekontua ere %15-20 bitartean jaitsi da.
Gastu arruntak jaitsi bai, baina gizarte ongizateko aurrekontuari eutsi egin diote, eta euskara, partaidetza, berdintasuna eta migrazioa sustatzeko saiaketa egin dute. Horrez gain, nazioarteko kooperazio proiektuetara aurrekontuaren %1 bideratu dute.
Kultur azpiegiturak
Inbertsioetarako, berriz, 1.300.000 euro inguru aurreikusi ditu udalak. Inbertsio nagusia Herri Antzokiaren azpialdean dagoen Cartonajes Nadal enpresa erostea izan da. Lokal horretan kultur azpiegiturak sortuko ditu udalak. Biltegi bat ere erosi du, eta bidegorri sarea hobetzeko eta auzoetan egin beharreko berrikuntzetarako erabiliko du inbertsioetarako diru zaritik handiena.
EAJk Ordiziarako “proiekturik ez izatea” egotzi dio Bilduri aurrekontu horiek aurkeztuta, besteak beste. PSE-EE ere aurrekontuaren aurka azaldu da, aurrekontua egiteko erabilitako irizpideen bat ez datorrela eta.
Ordiziako udal aurrekontuari buruzko albiste zabalagoa bihar argitaratuko du Goierriko Hitzak papereko edizioan.