Pazko asterako haurrentzako tailerrak antolatu ditu Lenburrek
Chillida edo Patricio Etxeberria ekintzaileen ikuspuntua erabilita herriko historian sakontzea da helburua Legazpiko Lenbur Fundazioak haurrentzako Xing OLA-ming OLA heziketa tailerrak antolatu ditu apirilaren 10etik 13ra. Tailer hauen helburua, haurre...
Chillida edo Patricio Etxeberria ekintzaileen ikuspuntua erabilita herriko historian sakontzea da helburua
Legazpiko Lenbur Fundazioak haurrentzako Xing OLA-ming OLA heziketa tailerrak antolatu ditu apirilaren 10etik 13ra. Tailer hauen helburua, haurrek Legazpiko historia ezagutzea da, eta horretarako ikuspegi ezberdinak erabiliko dituzte. Herrian hain esanguratsuak izan diren Eduardo Chillida edo Patricio Etxeberria bezalako ekintzaileen ikuspuntuak hartuko dituzte aintzat, besteak beste.
Legazpiren historia ezagutzeko arreta berezia jarriko diete herrian ekoizten ziren aspaldiko produktuei, baita noski, herriaren garapenerako hain garrantzitsua izan den burdinari ere. Tailer hauetan parte hartzen duten haurrek 50. hamarkadako eskolak nolakoak ziren ezagutzeko aukera ere izango dute. Legazpiko La Salle ikastetxeko zenbait ikasle ohiek azalpenak emango dizkiete.
Izen ematea zabalik
Heziketa tailer hauetan izena emateko epea irekita dago dagoeneko. Lenbur Fundaziotik jakinarazi dutenez, «arrakasta handia» izan du deialdiak eta guraso batzuen eskaerari jarraituta, haurren adin tartea ere zabaldu behar izan dute.
Gauzak horrela, lau eta bost urteko haurrek ere parte hartu ahal izango dute tailer hauetan. Dena den, jakinarazi dutenez, «beste mota bateko jokoak eta materiala» prestatuko dute hauentzat. Interesa dutenek 943 73 18 95 telefonora deituta eman daiteke izena.













