Sanz eta Lanz Goierri garaiko atletak Gipuzkoako txapeldun eta txapeldunorde izan dira
Asteburuan Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia izan da. Gipuzkoako txapelketarako puntuagarria eta erabakigarria izan da lasterketa. Goierri Garaia kirol taldeko Ainhoa Sanz urretxuarra Gipuzkoako txapeldun izendatu dute, eta Ruben Lanz legazpiarra Gipuzkoako txapeldunordea. Ruben Lanz legazpiarra Gipuzkoako txapeldunorde izan zen, Asier Cuevas atletaren atzetik; sailkapen orokorrean, hamalaugarrena izan zen (1:10:39). Goierri Garaia taldeko kirolariak, oro har, «ezin hobeto aritu» zirela esan dute taldeko zuzendaritzatik.
Asteburuan Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia izan da. Gipuzkoako txapelketarako puntuagarria eta erabakigarria izan da lasterketa. Goierri Garaia kirol taldeko Ainhoa Sanz urretxuarra Gipuzkoako txapeldun izendatu dute, eta Ruben Lanz legazpiarra Gipuzkoako txapeldunordea.
Ruben Lanz legazpiarra Gipuzkoako txapeldunorde izan zen, Asier Cuevas atletaren atzetik; sailkapen orokorrean, hamalaugarrena izan zen (1:10:39). Goierri Garaia taldeko kirolariak, oro har, «ezin hobeto aritu» zirela esan dute taldeko zuzendaritzatik.














