Bi lagun atxilotu dituzte Legorretan kamioi batetik gasolioa lapurtzen saiatzea leporatuta
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen atzo arratsaldean Legorretan, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Urdaneta auzoan izan ziren atxiloketak, 18:30a inguruan. Aparkatuta zegoen kamioi baten erregai-tangatik gasolioa ateratzeko saiakeran a...
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen atzo arratsaldean Legorretan, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Urdaneta auzoan izan ziren atxiloketak, 18:30a inguruan. Aparkatuta zegoen kamioi baten erregai-tangatik gasolioa ateratzeko saiakeran ari zirela ikusi zuen bizilagun batek, eta poliziari eman zion abisu. Tangaren tapoia askatuta eta depositua eusteko euskarria behartuta zeuden, gasolioa behera isurtzeko, Herrizaingo Sailaren arabera.
Ustezko lapurreta saiakeraren egile bat kamioiaren jabeak berak atxiki zuen Ertzaintza bertaratu arte. Besteak ihes egin zuen, eta sastraka artean ezkutatu zen. Geroxeago aurkitu zuten ertzainek. Atxilotutakoak 21 urteko gizonezkoa eta 22 urteko emakumezkoa dira.