Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren bi partida jokatuko dira datorren igandean, hilak 15. B multzoko partidak izango dira biak, 4. jardunaldiari dagozkionak. Gauss eta Kozen taldeen artekoa izango da lehenengoa (15:30), eta Zerdiau eta ...
Zumarragarrak Zelai Arizti kultur etxean eskainiko du sensabelarren gaineko ikastaroa
Legazpiko Gazteak Kirol Elkartea sortu zela hamar urte igaro direla eta futbol partida antolatu dute larunbat honetarako. Orain sei urte herrian izan ziren bi futbol taldeen arteko partida izango da larunbatekoa, Bikuña futbol zelaian izango da 17:00etan hasita. Bide batez, ireki dute dagoeneko futbol zazpi txapelketan izena emateko epea. Aurtengoa bosgarrena izango da eta iaz bezela 30 talde inguruk parte hartuko dutela espero dute elkarteko kideek. Txapelketa maiatzaren 19an hasiko da eta ekainaren 30ean jokatuko dute finala. Izena emateko epea apirilaren 26an amaituko da.
Ibaietan eta urtegietan arrantza egiteko denboraldia igandean zabaldu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta uztailaren 31ra arte baimenduta egongo da jarduera herrialdeko erreketan, hartarako izendatutako ibai-tarteetan. Astearteetan izan ezik, egunero ibili ahalko dute arrantzaleek, egunsentia baino ordubete lehenagotik ilunsentia baino ordubete beranduagora arte. Orokorrean arrantza arautegiak ez dakar aldaketa nabarmenik aurten. Aldundiak eta Gipuzkoako Arrantza Kontseiluak urtarrilaren 31n egin zuten bilera, eta han zehaztu zituzten foru aginduaren eduki nagusiak, aldizkari ofizialean martxoaren 26an argitaratua. Hala, arrantzale bakoitzak eguneko gehienez hiru arrain ale harrapatu ahalko ditu ibaietan. Goierriri dagokionez, bi motatako esparruak bereizi ditu aldundiak. Batetik, ibaietako eta erreketako arrantza; bestetik, Arriaran eta Lareo urtegietako arrantza barrutian. Azken bi gune horietan arrantza sasoia irailaren 30era arte luzatu dute. Arrantza egitea erabat debekatuta dagoen ibai edo itsaso tarteetan salbu —zerrendako errekak eta legeak eragozten dituen guneak—, arrantzaleek baimendutako gutxieneko neurriko honako arrainok harrapatu ahalko dituzte: amuarrain arrunta (22 zentimetro gutxienez, Lareon eta Arriaranen 20; eta gehienez 35), barboa (20 zm), izokin atlantiarra, zamoa, loina txikia, lupina arrunta, korrokoia eta platuxa. Espezie exotiko inbaditzaile gisa katalogatutako arrainak ez dira uretara itzuli behar. Harrapatu eta berehala akabatu behar dira, duen neurria daukala, foru aginduaren arabera. Bi kainabera gehienez Arrantzaleak kainabera beste aparailurik ezingo du erabili. [...]
Majori kiroldegiko Capoeira irakasleak arte martzialak, dantza eta musika uztartzen dituen ikuskizun bat egingo du gaur arratsaldean Ordiziako Plaza Nagusian, 18:30ean. Ekintza horren bidez, kiroldegian haurrentzat eskaintzen den ikastaroa ezagutzera e...
Asteartean hasi eta bihar amaituko dira Urretxuko eta Zumarragako udalek Pazko Asterako antolatu dituzten haurrentzako tailerrak; 90 bat haurrek hartu...
Denboraldi borobila egiten ari da Beasain, eta azken partidetako emaitza onei esker, igoera fasea jokatzeko postuetan sartu da taldea. Igande honetan partida garrantzitsua jokatuko dute, sailkapenean arerio zuzena duten Barakaldoren kontra. Iker Lasa (Legorreta, 1977) entrenatzailea gustura dago taldea egiten ari den denboraldiarekin, baina ez du espektatiba handiegirik sortu nahi, eta nahiago du partidaz partida joan. Bost jardunaldiren faltan, 3. postuan dago Beasain. Orain arte denboraldi borobila egin duzue. Orain arte bai. Egia esateko urte osoan egon gara aurreko postuetan, ez aurreneko lauetan, baina bai aurrealdean. Orain azken txanpan sartu gara, eta azken partidetako emaitzak ikusita, espektatiba batzuk ari dira sortzen. Ez dakit hori ona den, baina horrek esan nahi du denboraldi ona egiten ari garela. Hala ere, nahiago dut benetako balorazioa denboraldia bukatzen denean egin behar da; jendea azkenean horrekin gelditzen da, eta ez aurretik egindakoekin. Sailkapena nahiko estu dago, eta bost partida horietan aldaketa asko gerta daitezke. Bai, egutegia ikusita, aurreko postuetan gabiltzan denok, elkarren artean jokatu behar dugu azken jardunaldietan. Horrek esan nahi du, gaur hirugarren egonda ere, asteburuan galduz gero, berriz ere play off postuetatik bi puntura egon gaitezkeela. Asteburuan Barakaldoren kontra jokatuko duzue. Sailkapenaren aurrealdeko postu horietan, zuen arerio zuzenetako bat da. Bai. Futbolean topiko [...]
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 197/2006 edo Parot doktrina deritzon irizpidea ontzat eman izana “oso larria” da Gernikako Akordioa sinatu duten Goierriko eragile politiko, sindikal era sozialez ustez. Espetxealdiak luzatzea onartuz “bizi guztiko zigorra” legeztatu egin dela diote, eta “seguru” daude erabaki hori “gatazkaren konponbidearen aurkako erabakia baino ez” dela. Sinatzaileen arabera, Espainiako Estatuak “garbi utzi” du ez duela “gatazkaren konponbide politiko eta demokratiko bat nahi”. Egoerak “muturreko larritasuna” duela iritzi diote, eta protestarako deia egin dute. Hartara, goierritar guztiei egin diete deia datorren larunbatean, hilak 14, Bilbon egingo den manifestaziora joateko. Gernikako Akordioaren Goierriko sinatzaileen arabera, euskal herritar “gehien-gehienek” bake eta konponbide nahien aurkako “eraso zuzen gisa” hartu dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakia. “Estatuko botere eta aparatuek agerian utzi dute Euskal Herrian sortutako egoera berrian euren borondatea zein den; gatazka ez konpontzea politikoki eta demokratikoki, areago, egoera betikotu nahi du sortu zen egoera berri hau ustel dadin”. Prozesua bururaino eramateko konpromisoa Hori dela eta, aterabide demokratikoak lortzeko konpromisoa berretsi dute sinatzaileek, eta nabarmendu dute hasitako prozesua “bururaino eramateko konpromiso osoa” dutela. “Euskal herritar guztiak garaile izango diren aterabide demokratikoraino eta giza eskubide guztien errespeturaino iristeko lanean jarraituko dugula hitzematen dugu”. Horretarako, gizarteak “parte aktibo” izan behar duela uste du, eta akordioa [...]
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen atzo arratsaldean Legorretan, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Urdaneta auzoan izan ziren atxiloketak, 18:30a inguruan. Aparkatuta zegoen kamioi baten erregai-tangatik gasolioa ateratzeko saiakeran a...