Gaztetxearen eta Ilintxaren arteko derbia jokatuko da larunbatean
Legazpiko Gazteak Kirol Elkartea sortu zela hamar urte igaro direla eta futbol partida antolatu dute larunbat honetarako. Orain sei urte herrian izan ziren bi futbol taldeen arteko partida izango da larunbatekoa, Bikuña futbol zelaian izango da 17:00etan hasita. Bide batez, ireki dute dagoeneko futbol zazpi txapelketan izena emateko epea. Aurtengoa bosgarrena izango da eta iaz bezela 30 talde inguruk parte hartuko dutela espero dute elkarteko kideek. Txapelketa maiatzaren 19an hasiko da eta ekainaren 30ean jokatuko dute finala. Izena emateko epea apirilaren 26an amaituko da.
Bide batez, ireki dute dagoeneko futbol zazpi txapelketan izena emateko epea. Aurtengoa bosgarrena izango da eta iaz bezela 30 talde inguruk parte hartuko dutela espero dute elkarteko kideek. Txapelketa maiatzaren 19an hasiko da eta ekainaren 30ean jokatuko dute finala. Izena emateko epea apirilaren 26an amaituko da.














