Kuadrilla arteko futbol txapelketaren bi partida igandean
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren bi partida jokatuko dira datorren igandean, hilak 15. B multzoko partidak izango dira biak, 4. jardunaldiari dagozkionak. Gauss eta Kozen taldeen artekoa izango da lehenengoa (15:30), eta Zerdiau eta ...
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren bi partida jokatuko dira datorren igandean, hilak 15. B multzoko partidak izango dira biak, 4. jardunaldiari dagozkionak. Gauss eta Kozen taldeen artekoa izango da lehenengoa (15:30), eta Zerdiau eta Yatikeren artekoa bigarrena (17:00). Epaile lanak Embiel taldekoek egingo dituzte.
Bestalde, txapelketaren zuzendaritza taldeak jakinarazi du errifak banatu dituztela, baina oraindik talde batzuk ez dituztela jaso. Errifak jaso ahal izateko igandeko partidetara joateko deia egin diete errifak eskuratu ez dituztenei. Errifetako dirua (450 euro taldeko) ekainaren 13rako sartu behar da txapelketaren kontu korronte zenbakian. Txapelketaren webgunean lor daiteke informazio gehiago.













