‘Parot doktrina’ salatzeko deia egin dute Gernikako Akordioaren sinatzaileek
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 197/2006 edo Parot doktrina deritzon irizpidea ontzat eman izana “oso larria” da Gernikako Akordioa sinatu duten Goierriko eragile politiko, sindikal era sozialez ustez. Espetxealdiak luzatzea onartuz “bizi guztiko zigorra” legeztatu egin dela diote, eta “seguru” daude erabaki hori “gatazkaren konponbidearen aurkako erabakia baino ez” dela. Sinatzaileen arabera, Espainiako Estatuak “garbi utzi” du ez duela “gatazkaren konponbide politiko eta demokratiko bat nahi”. Egoerak “muturreko larritasuna” duela iritzi diote, eta protestarako deia egin dute. Hartara, goierritar guztiei egin diete deia datorren larunbatean, hilak 14, Bilbon egingo den manifestaziora joateko. Gernikako Akordioaren Goierriko sinatzaileen arabera, euskal herritar “gehien-gehienek” bake eta konponbide nahien aurkako “eraso zuzen gisa” hartu dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakia. “Estatuko botere eta aparatuek agerian utzi dute Euskal Herrian sortutako egoera berrian euren borondatea zein den; gatazka ez konpontzea politikoki eta demokratikoki, areago, egoera betikotu nahi du sortu zen egoera berri hau ustel dadin”. Prozesua bururaino eramateko konpromisoa Hori dela eta, aterabide demokratikoak lortzeko konpromisoa berretsi dute sinatzaileek, eta nabarmendu dute hasitako prozesua “bururaino eramateko konpromiso osoa” dutela. “Euskal herritar guztiak garaile izango diren aterabide demokratikoraino eta giza eskubide guztien errespeturaino iristeko lanean jarraituko dugula hitzematen dugu”. Horretarako, gizarteak “parte aktibo” izan behar duela uste du, eta akordioa [...]
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 197/2006 edo Parot doktrina deritzon irizpidea ontzat eman izana “oso larria” da Gernikako Akordioa sinatu duten Goierriko eragile politiko, sindikal era sozialez ustez. Espetxealdiak luzatzea onartuz “bizi guztiko zigorra” legeztatu egin dela diote, eta “seguru” daude erabaki hori “gatazkaren konponbidearen aurkako erabakia baino ez” dela. Sinatzaileen arabera, Espainiako Estatuak “garbi utzi” du ez duela “gatazkaren konponbide politiko eta demokratiko bat nahi”. Egoerak “muturreko larritasuna” duela iritzi diote, eta protestarako deia egin dute. Hartara, goierritar guztiei egin diete deia datorren larunbatean, hilak 14, Bilbon egingo den manifestaziora joateko.
Gernikako Akordioaren Goierriko sinatzaileen arabera, euskal herritar “gehien-gehienek” bake eta konponbide nahien aurkako “eraso zuzen gisa” hartu dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakia. “Estatuko botere eta aparatuek agerian utzi dute Euskal Herrian sortutako egoera berrian euren borondatea zein den; gatazka ez konpontzea politikoki eta demokratikoki, areago, egoera betikotu nahi du sortu zen egoera berri hau ustel dadin”.
Prozesua bururaino eramateko konpromisoa
Hori dela eta, aterabide demokratikoak lortzeko konpromisoa berretsi dute sinatzaileek, eta nabarmendu dute hasitako prozesua “bururaino eramateko konpromiso osoa” dutela. “Euskal herritar guztiak garaile izango diren aterabide demokratikoraino eta giza eskubide guztien errespeturaino iristeko lanean jarraituko dugula hitzematen dugu”. Horretarako, gizarteak “parte aktibo” izan behar duela uste du, eta akordioa sinatu ez dutenek ere prozesuaren garapenean berme izan behar dutela. “Larunbateko manifestazio nazionala beste aukera bat da Parot doktrinaren mendeku eta salbuespenezko neurrien aurrean erantzun sendoa emateko”.
Gernikako Akordioaren sinatzaileek ez ezik, ELA sindikatuak eta Herrira mugimenduak ere bat egin dute larunbateko manifestazioarekin. Informazio gehiago, hemen.














