Eusko Label banakako aizkora txapelketa igandean Zerainen
Igande honetan, apirilak 15, Eusko Label banakako aizkora txapelketako kanporaketa jokatuko dute Zerainen. Eguerdiko 12:00etan hasiko da lehia frontoian eta 12 aizkolarik parte hartuko dute. erriko aizkolari bat ariko da hamabi horien artean: Xabier Do...
Igande honetan, apirilak 15, Eusko Label banakako aizkora txapelketako kanporaketa jokatuko dute Zerainen. Eguerdiko 12:00etan hasiko da lehia frontoian eta 12 aizkolarik parte hartuko dute. erriko aizkolari bat ariko da hamabi horien artean: Xabier Dorronsoro. Gueñesen (Bizkaia) aurrera jarraitzeko txartela lortu ostean, Zeraingo txapelketan parte hartu ahal izango du.
Berarekin Jesus Mari Lasa legorretarra, Aratz Mugertza, Julen Kañamares, Eneko Saralegi, Iban Resano, Arkaitz Jauregi Joxe Anjel Zubiaga, Iñaki Kintana, Aritz Irazabal eta Segoviako Juan eta Jon Rodriguez lehiatuko dira txapela lortzeko.













