
Zegamako Gazte Herexak antolatuta, II. Gazte Eguna ospatzen ari dira gaur Zegaman. Arratsaldeko egitarauari haur jolasekin ekin diote. Euria goian behean ari da, eta jolasak frontoian egiten ari dira. Jolasak amaitzen direnean, 18:00etan buruhandiak ...


Inoiz baino haur gehiagok parte hartu du Aste Santuko tailerretan

Gaurtik astelehenera bitarte Los idus de marzo filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian. Gaurko saioa 22:15ean izango da, bihar eta etzi 19:30ean eta 22:15ean, eta astelehenean 19:30ean. Gazte idealista bat (Ryan Gosling) AEB Amerikako Estatu Batue...

A-2 mailari eusteko fasearekin jarraituz, Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldeak Lizuan.com liderra hartuko du bihar Majorin, 18:00etan. Azpeitiako taldea lider doa, eta etorkizun oneko jokalari gaztez osatuta dago. Aste Santuko oporren ondoren, ez dit...

Beroa Gipuzkoako Harrera Familien Elkarteak antolatuta, harrera familien inguruko hitzaldia egingo dute datorren asteartean, hilak 17. Hazi, hezi, bizi lemapean, Izaskun Ugarte Beroa elkarteko lehendariak, Leticia Martin psikologoak hitz egingo dute. F...

Igandean jokatuko da Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularraren azken jardunaldia. Ampo Ordiziak Bizkaia Gernikaren aurka jokatuko du Urbieta zelaian, 12:30ean. Bi taldeei komeni zaie partida irabaztea. Ordiziak bigarren postua eskuratzeko lortu nahi du garaipena, eta Gernikak laugarren postua eskuratzeko. Hala ere, bi taldeentzat ez da nahikoa puntuak lortzea, haien aurkari zuzenek zer egiten duten ikusi beharko dute, eta bi taldeek zelai berari begira egongo dira, La Vilak eta Santboianak Alacanten jokatuko duten partidari begira. La Vilak irabazten badu eta Ordiziak ere bai, Ordizia bigarren sailkatuko litzateke eta La Vila laugarren. Santboianak irabazi balu, berriz, Kataluniako taldea sailkatu litzateke bigarren, Ordizia hirugarrena izango litzateke, eta Bizkaia Gernikak laugarren postua eskuratzeko aukera izango luke, baldin eta Ordiziari irabazten badio. Irabazi, eta zain egon, hori da bi euskal taldeek igandean egin behar dutena. Urbietako partida zirraragarria izatea espero da. Euria egingo du asteburuan, eta Gernikako zelaia lokaztuta egongo da seguru asko. Joko molde ezberdineko taldeak dira Gernika eta Ordizia, eta zelaiaren egoera ikusita, bizkaitarrek abantaila dutela pentsa daiteke. Hala ere, Axio Araña Ampo Ordiziaren entrenatzaileak ez du aitzakiari jarri nahi, eta dakiten bezala jokatuz gero puntuekin itzultzeko aukera ikusten du. Etziko partidarako Xabier Lerma eta Joan Tudela berreskuratu ditu Arañak. Sailkapenari buruzko informazioa [...]

Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea gaur iluntzean abiatuko da A Coruña aldera (Galizia) Valdetires Ferrolen aurka jokatzera. Galiziako taldeak Goierrikoak baino hiru puntu gehiago ditu, eta gainera, part...

Datorren maiatzaren 9an, asteazkena, erretzeari uzteko ikastaro bat hasiko da Beasaingo udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Ordiziako eta Beasaingo udaletako ongizate sailek antolatu dute, eta bi herri horietako herritarrek ez ezik, Arama, Altzaga et...