Azentzio jaietako bilera izango da gaur
Hilabetera inguratu dira Legorretako Azentzio jaiak. Antolakuntza lanak aurreratze aldera, festa-egitaraua bukatzeko eta horretarako lanak gorpuzteko fasean dira antolatzaileak. Legorretako Udalaren Kultura, Kirol eta Euskara batzordeak bilerara deitu ...
Hilabetera inguratu dira Legorretako Azentzio jaiak. Antolakuntza lanak aurreratze aldera, festa-egitaraua bukatzeko eta horretarako lanak gorpuzteko fasean dira antolatzaileak. Legorretako Udalaren Kultura, Kirol eta Euskara batzordeak bilerara deitu ditu legorretarrak. Gaur 20:00etan izango da batzarra, udaletxeko areto nagusian.
«Gaiaren garrantzia ikusita, etxeko lanak egitea erregutzen dizuegu, jaiak gainera baidatozkigu eta laster egitaraua inprentan sartu beharrean izango baikara», aurreratu dute udaletxetik.
Apirilaren 2an egin zuten aurreko bilera; lau lagun joan ziren. Egitaraua zehaztu aurretik, zer ekitaldi egin litezkeen eta aldaketaren bat zerk behar duen aztertu zuten. Txupina botatzeko izendatuak, bertso desafioa, kaleko musika saioak eta taldeak, lehiaketak edota herri kirolak izan zituzten hizpide.












