Konortea galtzen den egoerez, bularreko minez, traumatismoez edo erreduren hitz egingo dute hitzaldian
Espainiako Zilarrezko Mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak sekulako garaipena lortu du asteburuan Galizian, Valdetires Ferrol taldeari 4-5 irabazi ondoren. Garaipen horrekin, lidergoa berreskuratu dute Iñaki Herasek eta Emilio Ortizek zuzendutako neskek. Lau jardunaldi besterik ez dira gelditzen liga erregularra bukatzeko –Estanda Ordiziari hiru–, eta ohorezko mailara igotzeko fasea jokatzeko hautagai sendoetako bat da Ordiziako taldea. Partida ez zen ondo hasi goierritarrentzat. 9. minutuan lehen gola sartu zuten galiziarrek, eta 17.ean bigarrena (2-0). Minutu batera Maite Gonzalezek sartu zuen urdinen lehen gola (2-1), eta atsedenaldira iristerako bigarrena sartuko zutela uste zutenean, galiziarrek 3-1koa egin zuten. Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi zen. Galiziarrek laugarrena sartu zuten (4-1), eta partida erabakita zegoela zirudienean, ordiziarren erreakzioa iritsi zen. 32. minutuan 4-2koa sartu zuen Itsaso Galarragak, 36.ean 4-3koa Ane Izagirrek eta 38.ean berdinketaren gola egin zuen Izagirrek berak. Partida bukatzear zela sartu zuen garaipenaren gola Maite Gonzalez taldeko kapitainak. Emilio Ortiz entrenatzaileak nabarmendu duenez, garaipen horrekin igoera fasea jokatzeko borrokan bete-betean dago Estanda Ordizia. Sailkapenari eta falta diren partidei buruzko informazioa, hemen.
Ekintza gehienak Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango dira; bingo txapelketak Gure Txoko jubilatu etxean eta El Salvador gizarte zentroan egingo...
Beasainek hitzordu garrantzitsua zuen asteburuan, baina galdu egin du 3. mailako lider jarri den Barakaldoren kontra (2-1). Hogeita seigarren minuturako, etxekoek bi goleko errenta zuten. Beasain saiatu zen partidari buelta ematen, baina Imazen gola ez zen nahikoa izan. Seigarren dago orain Beasain, 62 punturekin.
Hilabetera inguratu dira Legorretako Azentzio jaiak. Antolakuntza lanak aurreratze aldera, festa-egitaraua bukatzeko eta horretarako lanak gorpuzteko fasean dira antolatzaileak. Legorretako Udalaren Kultura, Kirol eta Euskara batzordeak bilerara deitu ...
Hamlet Sargsyan artista armeniarraren Hamlet 180º erakusketa ikusgai egongo da Beasaingo Aterpe tabernan, apirilaren 14tik maiatzaren 11ra arte.
Udal euskaltegiaren 25. urteurreneko ekintzen barruan, Udako eta neguko solstizioak hitzaldia emango du Aritza Bergarak. 9:30ean, euskaltegian.
Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako senior mailako saskibaloi taldeak garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan A-2 mailari eusteko bidean. Ordiziako mutilek Lizuan.com Azpeitiko taldea hartu zuten mendean larunbatean Majorin (76-66). Azpeitiako taldea liderra da sailkapenean. Atsedenaldira bitarte azpeitiarrak izan ziren nagusi bai jokoan eta baita markagailuan ere (21-24 eta 34-35). Goierritarrak indartsu atera ziren gero kantxara, eta 6-0ko partzial baten ondoren, partidari buelta ematea lortu zuten hirugarren laurdenean (56-51). Azken minutuetan, eta pibot titularrak eta pertsonalak egiteagatik kaleratutako jokalariak galdu arren, Ordiziako taldeak hobeto jokatu zituen azken minutuak eta partida bereganatzea lortu zuen. Partida irabaztea ez ezik, partida irabazteko era nabarmendu dute taldearen arduradunek. “Gogoa, ilusioa eta talde lana kontuan hartuta, partidan sortutako oztopo guztiak gaindi daitezkeela ikusi zuten jokalariek”.
Sortu berri den Ikasle Abertzaleak taldeak antolatu zuen ikasleak biltzeko lehendabiziko topaketa; elkar ezagutzea eta ikastetxeetan ikasleek dituzten arazoak identifikatzea izan ziren xede...
Legazpiko Udalak herrian dauden hiri ekipamendu guztiak aztertzeko prozesuari hasiera emango dio asteazkenean. Iaz egindako azterketa bat oinarri hartuta egingo dute aurtengoa, zenbait zehaztapen gehiagorekin. Prozesu honetan herritarren iritziak eta proposamenak bildu nahi dira, guztien artean herritarrentzat baliabide egokienak aukeratzeko helburuarekin. Hiri-ekipamendu gisa ezagutzen dira udaleko zerbitzuak hartzen dituzten eraikinak, kultur etxea edo gizarte zentroa, adibidez. Baina baita, herriko talde ezberdinek erabiltzen dituzten eta udalarenak direnak lokalak ere, Iratzarri emakumeen taldeak, musika taldeek edo bertso eskolak berak erabiltzen dituztenak, batzuk aipatzearren. Hiru helburu zehaztu ditu horretarako udalak: Herritarrek Legazpiko ekipamenduen balorazioa egitea eta beharren diagnostikoa lantzea. Ekipamenduak erabiltzeko irizpideak adostea, lehentasuna duten beharrak zehaztea eta behar horiei erantzuteko ekipamenduen ezaugarriak definitzea. Erabiltzeko irizpideak, beharren lehentasunak eta ekipamenduen ezaugarri nagusiak aztertuta, Legazpiko ekipamendu beharrak asetzeko eraikinen banaketa proposatzea. Herritarrek egingo dute azterketa eta beraiek luzatuko dituzte proposamenak. Ondoren, udaletxeko teknikariek lana izango da, hauek egingarriak diren ala ez zehaztea. Hau da, ekonomikoki edo teknikoki bideragarriak diren edo ez erabakitzea, alegia. Udalak, gainera, Elhuyar Aholkularitzaren laguntza izango du prozesu guztian zehar. Hiru bilera aurreikusi dituzte prozesua burutzeko. Lehena asteazkenean izango da, 18:30etik aurrera gizarte zentroan. Maiatzaren 9rako eta ekainaren 13rako daude aurreikusita ondorengoak. Momentuz, 18:30ean jarri dute ordua, nahiz eta bilerak burutuko [...]
Emaneurre taldeak antolatutako Ordiziako esku pilota txapelketa herrikoia ate joka da. Aurtengoa seigarren ekitaldia izango da, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Emaneurre taldearen webgunean ez ezik, Sugaar, Amonane, Urdin, Leizea eta Orlegi tabernetan ere eman daiteke izena, maiatzaren 4a bitarte. Pilotan federatuta daudenek ezingo dute parte hartu txapelketan, eta parte hartu nahi dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte: Ordizian jaioa edo erroldatua izatea, eta hala ez bada, herriarekin lotura zuzena izatea. Txapelketaren antolatzaileek maiatzaren 9rako deitu dute lehen bilera norgehiagokak eta datak zehazteko. 20:00etan da bilera. Bilerara gerturatzea ezinbestekoa izango da, besteak beste, egun horretan ordaindu behar delako txapelketaren izen-ematea (20 euro bikoteko). Txapelketa Santa Ana jaietan bukatuko da.
Josetxo Mujika zumarragarra distantzia motzeko eta esprint duatloietan Euskal Herriko txapeldun izendatu dute
Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu asteburuan Beasainen. Horietako hiru, kobrezko kableak lapurtzea egotzita atzeman zituzten, larunbatean. Ostiralean, beste gizonezko bat atxilotu zuten, exibizionismoagatik. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sai...
Beasaingo Udalak antolatuta, datorren asteazkenean, hilak 25, etxeko zerbitzuari buruzko lege berriaren inguruko hitzaldia egingo dute, 18:00etatik 20:00etara, udaletxeko batzar aretoan.
Gabiriako gazteek egindako Bertso Road Movie lanak eta Jon Martinek aurkeztutako Urpeko bertsoak izenekoak irabazi dute Bertsomovieda lehiaketa. 900 euroko saria bien artean banatuko dute. Hala erabaki du epaimahaiak. Publikoaren saria ere Bertso Roa...