Beasainek galdu egin du Barakaldoren kontra
Beasainek hitzordu garrantzitsua zuen asteburuan, baina galdu egin du 3. mailako lider jarri den Barakaldoren kontra (2-1). Hogeita seigarren minuturako, etxekoek bi goleko errenta zuten. Beasain saiatu zen partidari buelta ematen, baina Imazen gola ez zen nahikoa izan. Seigarren dago orain Beasain, 62 punturekin.














