‘Bertso Road Movie’ eta ‘Urpeko bertsoak’ dira Bertsomovieda lehiaketako irabazleak
Gabiriako gazteek egindako Bertso Road Movie lanak eta Jon Martinek aurkeztutako Urpeko bertsoak izenekoak irabazi dute Bertsomovieda lehiaketa. 900 euroko saria bien artean banatuko dute. Hala erabaki du epaimahaiak. Publikoaren saria ere Bertso Roa...
Gabiriako gazteek egindako Bertso Road Movie lanak eta Jon Martinek aurkeztutako Urpeko bertsoak izenekoak irabazi dute Bertsomovieda lehiaketa. 900 euroko saria bien artean banatuko dute. Hala erabaki du epaimahaiak.
Publikoaren saria ere Bertso Road Movie lanak jasoko du. Atzo amaitu zen bozkatzeko epea eta gabiriarren lanak 523 bozka jaso ditu. Ilunpeko ortzadarra lanak egin du bigarren 343 boturekin. Ume lapurtuen gaia lantzen zuen bideoak hirugarren egin du, 322 boturekin. Gabiriako lanaren egileek jasoko duten saria, Ataungo Urbitarte Sagardotegian 15 lagunentzat otordua izango da. On dagizuela!
Azkenik, bertso onenari emandako saria “Intxaur ondotik intxaurpera” lanari emango diote.
Datorren ostiralean, apirilak 20, Beasaingo Igartza jauregian banatuko dituzte sariak, iluntzeko 19:00etan.













