Biok Zerbitzuak taldearen garaipen garrantzitsua
Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako senior mailako saskibaloi taldeak garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan A-2 mailari eusteko bidean. Ordiziako mutilek Lizuan.com Azpeitiko taldea hartu zuten mendean larunbatean Majorin (76-66). Azpeitiako taldea liderra da sailkapenean. Atsedenaldira bitarte azpeitiarrak izan ziren nagusi bai jokoan eta baita markagailuan ere (21-24 eta 34-35). Goierritarrak indartsu atera ziren gero kantxara, eta 6-0ko partzial baten ondoren, partidari buelta ematea lortu zuten hirugarren laurdenean (56-51). Azken minutuetan, eta pibot titularrak eta pertsonalak egiteagatik kaleratutako jokalariak galdu arren, Ordiziako taldeak hobeto jokatu zituen azken minutuak eta partida bereganatzea lortu zuen. Partida irabaztea ez ezik, partida irabazteko era nabarmendu dute taldearen arduradunek. “Gogoa, ilusioa eta talde lana kontuan hartuta, partidan sortutako oztopo guztiak gaindi daitezkeela ikusi zuten jokalariek”.
Atsedenaldira bitarte azpeitiarrak izan ziren nagusi bai jokoan eta baita markagailuan ere (21-24 eta 34-35). Goierritarrak indartsu atera ziren gero kantxara, eta 6-0ko partzial baten ondoren, partidari buelta ematea lortu zuten hirugarren laurdenean (56-51). Azken minutuetan, eta pibot titularrak eta pertsonalak egiteagatik kaleratutako jokalariak galdu arren, Ordiziako taldeak hobeto jokatu zituen azken minutuak eta partida bereganatzea lortu zuen.
Partida irabaztea ez ezik, partida irabazteko era nabarmendu dute taldearen arduradunek. “Gogoa, ilusioa eta talde lana kontuan hartuta, partidan sortutako oztopo guztiak gaindi daitezkeela ikusi zuten jokalariek”.