Esku pilota txapelketa herrikoian izena eman daiteke dagoeneko
Emaneurre taldeak antolatutako Ordiziako esku pilota txapelketa herrikoia ate joka da. Aurtengoa seigarren ekitaldia izango da, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Emaneurre taldearen webgunean ez ezik, Sugaar, Amonane, Urdin, Leizea eta Orlegi tabernetan ere eman daiteke izena, maiatzaren 4a bitarte. Pilotan federatuta daudenek ezingo dute parte hartu txapelketan, eta parte hartu nahi dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte: Ordizian jaioa edo erroldatua izatea, eta hala ez bada, herriarekin lotura zuzena izatea. Txapelketaren antolatzaileek maiatzaren 9rako deitu dute lehen bilera norgehiagokak eta datak zehazteko. 20:00etan da bilera. Bilerara gerturatzea ezinbestekoa izango da, besteak beste, egun horretan ordaindu behar delako txapelketaren izen-ematea (20 euro bikoteko). Txapelketa Santa Ana jaietan bukatuko da.
Emaneurre taldeak antolatutako Ordiziako esku pilota txapelketa herrikoia ate joka da. Aurtengoa seigarren ekitaldia izango da, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Emaneurre taldearen webgunean ez ezik, Sugaar, Amonane, Urdin, Leizea eta Orlegi tabernetan ere eman daiteke izena, maiatzaren 4a bitarte.
Pilotan federatuta daudenek ezingo dute parte hartu txapelketan, eta parte hartu nahi dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte: Ordizian jaioa edo erroldatua izatea, eta hala ez bada, herriarekin lotura zuzena izatea.
Txapelketaren antolatzaileek maiatzaren 9rako deitu dute lehen bilera norgehiagokak eta datak zehazteko. 20:00etan da bilera. Bilerara gerturatzea ezinbestekoa izango da, besteak beste, egun horretan ordaindu behar delako txapelketaren izen-ematea (20 euro bikoteko). Txapelketa Santa Ana jaietan bukatuko da.