Gazta Zati Bat, trailerra
Gazta Zati Bat dokumentala apirilaren 21ean estreinatuko dute, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokian. Jon Maia urretxuarrak egindako dokumentalaren trailerra sarean dago jada ikusgai.
Goiberri aldizkariak Jon Maiari elkarrizketa egin zion otsailean, aldizkariaren lehen alean. Bertan esan zuenez, «mundua gazta bat da eta euskaldunok gure zatia nahi dugu»,
Estreinaldiaren atzetik, bigarren pasea apirilaren 25ean egingo dute.












