Hiri-ekipamenduen erabilera lantzeko parte hartze prozesua irekiko dute
Legazpiko Udalak herrian dauden hiri ekipamendu guztiak aztertzeko prozesuari hasiera emango dio asteazkenean. Iaz egindako azterketa bat oinarri hartuta egingo dute aurtengoa, zenbait zehaztapen gehiagorekin. Prozesu honetan herritarren iritziak eta proposamenak bildu nahi dira, guztien artean herritarrentzat baliabide egokienak aukeratzeko helburuarekin. Hiri-ekipamendu gisa ezagutzen dira udaleko zerbitzuak hartzen dituzten eraikinak, kultur etxea edo gizarte zentroa, adibidez. Baina baita, herriko talde ezberdinek erabiltzen dituzten eta udalarenak direnak lokalak ere, Iratzarri emakumeen taldeak, musika taldeek edo bertso eskolak berak erabiltzen dituztenak, batzuk aipatzearren. Hiru helburu zehaztu ditu horretarako udalak: Herritarrek Legazpiko ekipamenduen balorazioa egitea eta beharren diagnostikoa lantzea. Ekipamenduak erabiltzeko irizpideak adostea, lehentasuna duten beharrak zehaztea eta behar horiei erantzuteko ekipamenduen ezaugarriak definitzea. Erabiltzeko irizpideak, beharren lehentasunak eta ekipamenduen ezaugarri nagusiak aztertuta, Legazpiko ekipamendu beharrak asetzeko eraikinen banaketa proposatzea. Herritarrek egingo dute azterketa eta beraiek luzatuko dituzte proposamenak. Ondoren, udaletxeko teknikariek lana izango da, hauek egingarriak diren ala ez zehaztea. Hau da, ekonomikoki edo teknikoki bideragarriak diren edo ez erabakitzea, alegia. Udalak, gainera, Elhuyar Aholkularitzaren laguntza izango du prozesu guztian zehar. Hiru bilera aurreikusi dituzte prozesua burutzeko. Lehena asteazkenean izango da, 18:30etik aurrera gizarte zentroan. Maiatzaren 9rako eta ekainaren 13rako daude aurreikusita ondorengoak. Momentuz, 18:30ean jarri dute ordua, nahiz eta bilerak burutuko [...]
Legazpiko Udalak herrian dauden hiri ekipamendu guztiak aztertzeko prozesuari hasiera emango dio asteazkenean. Iaz egindako azterketa bat oinarri hartuta egingo dute aurtengoa, zenbait zehaztapen gehiagorekin. Prozesu honetan herritarren iritziak eta proposamenak bildu nahi dira, guztien artean herritarrentzat baliabide egokienak aukeratzeko helburuarekin.
Hiri-ekipamendu gisa ezagutzen dira udaleko zerbitzuak hartzen dituzten eraikinak, kultur etxea edo gizarte zentroa, adibidez. Baina baita, herriko talde ezberdinek erabiltzen dituzten eta udalarenak direnak lokalak ere, Iratzarri emakumeen taldeak, musika taldeek edo bertso eskolak berak erabiltzen dituztenak, batzuk aipatzearren.
Hiru helburu zehaztu ditu horretarako udalak:
- Herritarrek Legazpiko ekipamenduen balorazioa egitea eta beharren diagnostikoa lantzea.
- Ekipamenduak erabiltzeko irizpideak adostea, lehentasuna duten beharrak zehaztea eta behar horiei erantzuteko ekipamenduen ezaugarriak definitzea.
- Erabiltzeko irizpideak, beharren lehentasunak eta ekipamenduen ezaugarri nagusiak aztertuta, Legazpiko ekipamendu beharrak asetzeko eraikinen banaketa proposatzea.
Herritarrek egingo dute azterketa eta beraiek luzatuko dituzte proposamenak. Ondoren, udaletxeko teknikariek lana izango da, hauek egingarriak diren ala ez zehaztea. Hau da, ekonomikoki edo teknikoki bideragarriak diren edo ez erabakitzea, alegia. Udalak, gainera, Elhuyar Aholkularitzaren laguntza izango du prozesu guztian zehar.
Hiru bilera aurreikusi dituzte prozesua burutzeko. Lehena asteazkenean izango da, 18:30etik aurrera gizarte zentroan. Maiatzaren 9rako eta ekainaren 13rako daude aurreikusita ondorengoak. Momentuz, 18:30ean jarri dute ordua, nahiz eta bilerak burutuko diren lekuak zehaztu gabe dauden oraindik.
Bileretan parte hartu ezin dutenek, landutako guztia eskura izango dute udalaren web orriaren bitartez. Euren iritziak edo iradokizunak ere igorri ahal izango zaizkio udalari web gune bera erabilita.