Kobrea lapurtzeagatik hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak asteburuan
Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu asteburuan Beasainen. Horietako hiru, kobrezko kableak lapurtzea egotzita atzeman zituzten, larunbatean. Ostiralean, beste gizonezko bat atxilotu zuten, exibizionismoagatik. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sai...
Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu asteburuan Beasainen. Horietako hiru, kobrezko kableak lapurtzea egotzita atzeman zituzten, larunbatean. Ostiralean, beste gizonezko bat atxilotu zuten, exibizionismoagatik.
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak azaldu duenez, larunbat goizaldeko 2:15ean, Beasaingo enpresa bateko zaintzailearen abisua jaso zuten, aurpegia estalita zuten lau lagun, lapurreta egin nahian zebiltzala esanez. Ertzainak bertara iritsi orduko, hiru lagun atzeman zituzten, denak ere, 17 eta 32 urte arteko gizonezkoak –bat adin txikikoa da–. Kobrezko kableak lapurtu nahi izatea leporatzen diete. Laugarren gizonaren bila ari direla jakinarazi du Ertzaintzak.