Lidergoa berreskuratu du Estanda Ordiziak Galizian
Espainiako Zilarrezko Mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak sekulako garaipena lortu du asteburuan Galizian, Valdetires Ferrol taldeari 4-5 irabazi ondoren. Garaipen horrekin, lidergoa berreskuratu dute Iñaki Herasek eta Emilio Ortizek zuzendutako neskek. Lau jardunaldi besterik ez dira gelditzen liga erregularra bukatzeko –Estanda Ordiziari hiru–, eta ohorezko mailara igotzeko fasea jokatzeko hautagai sendoetako bat da Ordiziako taldea. Partida ez zen ondo hasi goierritarrentzat. 9. minutuan lehen gola sartu zuten galiziarrek, eta 17.ean bigarrena (2-0). Minutu batera Maite Gonzalezek sartu zuen urdinen lehen gola (2-1), eta atsedenaldira iristerako bigarrena sartuko zutela uste zutenean, galiziarrek 3-1koa egin zuten. Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi zen. Galiziarrek laugarrena sartu zuten (4-1), eta partida erabakita zegoela zirudienean, ordiziarren erreakzioa iritsi zen. 32. minutuan 4-2koa sartu zuen Itsaso Galarragak, 36.ean 4-3koa Ane Izagirrek eta 38.ean berdinketaren gola egin zuen Izagirrek berak. Partida bukatzear zela sartu zuen garaipenaren gola Maite Gonzalez taldeko kapitainak. Emilio Ortiz entrenatzaileak nabarmendu duenez, garaipen horrekin igoera fasea jokatzeko borrokan bete-betean dago Estanda Ordizia. Sailkapenari eta falta diren partidei buruzko informazioa, hemen.
Espainiako Zilarrezko Mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak sekulako garaipena lortu du asteburuan Galizian, Valdetires Ferrol taldeari 4-5 irabazi ondoren. Garaipen horrekin, lidergoa berreskuratu dute Iñaki Herasek eta Emilio Ortizek zuzendutako neskek. Lau jardunaldi besterik ez dira gelditzen liga erregularra bukatzeko –Estanda Ordiziari hiru–, eta ohorezko mailara igotzeko fasea jokatzeko hautagai sendoetako bat da Ordiziako taldea.
Partida ez zen ondo hasi goierritarrentzat. 9. minutuan lehen gola sartu zuten galiziarrek, eta 17.ean bigarrena (2-0). Minutu batera Maite Gonzalezek sartu zuen urdinen lehen gola (2-1), eta atsedenaldira iristerako bigarrena sartuko zutela uste zutenean, galiziarrek 3-1koa egin zuten. Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi zen. Galiziarrek laugarrena sartu zuten (4-1), eta partida erabakita zegoela zirudienean, ordiziarren erreakzioa iritsi zen. 32. minutuan 4-2koa sartu zuen Itsaso Galarragak, 36.ean 4-3koa Ane Izagirrek eta 38.ean berdinketaren gola egin zuen Izagirrek berak. Partida bukatzear zela sartu zuen garaipenaren gola Maite Gonzalez taldeko kapitainak.
Emilio Ortiz entrenatzaileak nabarmendu duenez, garaipen horrekin igoera fasea jokatzeko borrokan bete-betean dago Estanda Ordizia. Sailkapenari eta falta diren partidei buruzko informazioa, hemen.













