Aldaizeren festan parte hartzeko izena emateko deia
Aldaize aldizkariak bere 50. alea plazaratuko du ekainean. Zenbaki borobilaren argitalpena ospatzeko, euskara elkarteko kideak jaialdi bat antolatzen ari dira. Jaialdia ekainaren 16an izango da, eta bertan herriko artistek parte hartzea da helburua. Ta...
Aldaize aldizkariak bere 50. alea plazaratuko du ekainean. Zenbaki borobilaren argitalpena ospatzeko, euskara elkarteko kideak jaialdi bat antolatzen ari dira. Jaialdia ekainaren 16an izango da, eta bertan herriko artistek parte hartzea da helburua. Taula gainera ehun herritar igotzeko erronka hartu dute bere gain elkarteko kideek. Ekitaldi honetan parte hartzeko prest dauden herritar guztiei dei egiten diete antolatzaileek apirilaren 27a baino lehen, herriko tabernetan jarriko diren izen-emate orrietan apuntatzen joateko.













