
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak bi eskaintza berri egiten dizkie berau osatzen duten herrietako biztanleeri. Alde batetik sutarako egur loteak erosteko aukera emango diete, eta bestetik Dominika borda erabiltzeko aukera ematen du. Sutarako egurrare...

Aizkorri mendizale elkarteak, Esparru mendira irteera antolatu du igande honetarako. Eskoletarako parte hartzea irekia izango da. Izena emateko, ostiralean elkartearen egoitzara joan behar da, 20:00etan. Bestalde, Tomas Salazarren omenezko Aizkorri...

Jazpana Fest musika jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten ere kontzertuak antolatzeko asmoa dute. Antolaketak eskatzen zuen lan handia zela eta, bi urtez behin egiteko asmoa agertu zuten iaz, baina aurten, indarberrituta datoz, berri...

Oianguren parkea lehengoratze bidean Ordiziako Udalak abian jarritako parte hartze prozesua babestu du Oiangu Publikoa eta Bizirikek. Plataforma hori orain dela zazpi urte sortu zen, eta udalak abiatutako ekimena plataformaren hasierako helburuekin bat egiten duela adierazi dute bertako kideek. “Espazio publiko horren babespen eta gozamenean oinarritutako ideiak proposatzeko prozesuan parte hartzera animatzen ditugu ordiziarrak”. Atzo arratsaldean egin zuten prentsaurrekoa Oiangu Bizirikeko kideek Oianguren parkean bertan. Plataformako kideek eskerrak eman dizkiote udalari “berreskurapen prozesuari hasiera emateagatik, eta belar artifiziala eta jendeari zelaira sarbidea galarazten zion sarea kentzeagatik”. Aldi berean, Oiangu bere hasierako egoerara eramateko berreskurapenarekin jarraitzeko deia egin dio udalari.

Lazkaoko Areria antzokian ‘Gartxot’ filma emango dute gaur, 21:00etan. Emanaldi berezia izango da, astearteetan ohituraz ez delako zinemarik izan ohi. Nafarroako “konkistaren aurreko konkista” kontatzen du animaziozko filmak, Ju...

Ampo Ordiziaren aurtengo denboraldiko argazkiekin bideoa osatu du Youtubeko 60txindoki erabiltzaileak. Partidetako eta entrenamenduetako argazkiak bildu ditu, 2011 eta 2012 urteetakoak.

Gipuzkoako harrera familien Beroa elkarteak, gai horren inguruko mahai-ingurua antolatu du gaur arratsalderako. Hazi, hezi, bizi lemapean, Izaskun Ugarte elkarteko lehendakariak eta Leticia Martin psikologoak hitz egingo dute. Harrera familia bat...

Goieniz zineklubak komediaren klasiko handiei eskainiko die aurtengo Begirada zikloa. Hau komeria! lemapean, genero horretan zeresan handia eman duten lau film eskainiko dituzte, ostegunean hasi eta maiatzaren 10era bitartean. Monty Pithon taldea, Woody Allen, George Cuckor eta Blake Edwadrs zuzendariak, edota Peter Sellers, Katherine Herpburn eta Spencer Tracy bezalako aktoreen lanak ikusteko aukera izango da, Usurbe antzokian. Leire Iturriotz da Goieniz zineklubaren Begirada zikloa antolatzen aritu denetako bat. Berak azaldu duenez, «jendeak askotan esaten digu pelikula serioak eta tristeak ekartzen ditugula, eta horregatik otu zitzaigun komediaren inguruko ziklo bat egitea». Zineklubeko kideak elkartu, eta bakoitzak gogoan zituen tituluak esaten hasi ziren, «aurrez ikusitako filmak ziren gehienak, barre egin arazi digutenak». Azkenean, lau filmeko sorta aukeratu dute. Komedia generoaren klasikoak dira denak, bere garaian arrakasta handia izandakoak. Generoa hain zabala izanda, «zuzendari eta garai ezberdinak» biltzen saiatu direla azaldu du Iturriotzek. Ziklo horretako filmerik ezagunenetako bat, La vida de Brian da. «Ganberrada bat da, Jesusen bizitzaren inguruan egindako satira bat». Umorearen beste klasiko bat, El guateque filma da. «Esaten dutenez, oso gidoi motza zuen filmak, eta zine mutuaren omenaldi moduko bat da, Peter Sellers aktorearen umorezko esketx ezberdinez osatua». Filmerik zaharrena, 1949ko La costilla de Adán da. Katherine Herpburn eta Spencer Tracy aktoreek «pelikula asko egin zituen [...]

Aldaize aldizkariak bere 50. alea plazaratuko du ekainean. Zenbaki borobilaren argitalpena ospatzeko, euskara elkarteko kideak jaialdi bat antolatzen ari dira. Jaialdia ekainaren 16an izango da, eta bertan herriko artistek parte hartzea da helburua. Ta...

Idazle zumarragarrak datorren ostiralean jasoko du saria, Zelai Arizti kultur etxean, 19:30ean

Ordiziako Txirrindulari Elkarteko Caja Rural jubenil mailako taldea denboraldi bikaina osatzen ari da. Orain arte jokatuko diren bederatzi probetatik sei irabazi dituzte txirrindulariek, eta taldeka ere zazpi garaipen lortu dituzte. Bolada on horri eustea zaila izango dela badakite zuzendariek, eta bide berari eustea beste erremediorik ez dutela nabarmendu dute. Pello Olaberria izan zen proba bat irabazten lehena, Eibarren. Ondoren, Iker Azkaratek jaso zituen besoak, eta ez behin bakarrik, hirutan baizik. Azpeitia, Deba eta Altsasuko probak irabazi ditu Azkarate, eta Espainiako selekzioarekin Paris Roubaixen ere parte hartu du. Hurrengo garaipena Eriko Mujikarentzat izan zen, Uzarragako maldetan aurrena helmugaratuta, eta azken garaipena Elgoibarren lortu du Ander Alonsok. Taldeko zuzendariek adierazi dute talde lanean oinarritu direla horietako garaipen gehienak, eta lasterketa guztietan ohorezko posturen batean sailkatu direla Caja Ruralekoak. Horren erakusgarri da jokatu diren bederatzi probetatik zazpitan taldekako sailkapena ere irabazi dutela. Asteburuan Gipuzkoako Klasikoan parte hartuko dute Caja Ruraleko txirrindulariek, Aian.

Hirugarren urtez Lazkaoko Udalak antolatu duen afizionatuen III. San Prudentzio pilota txapelketak hasiera ikusgarria izan du. Ostiral arratsean jokatu zituzten lehen finalaurrekoak, etorkizunekoen eta nagusien mailak bereizita, plazako pilotalekuan. Pilotari amateur nabarmenenak gonbidatu dituzte aurten ere, Lazkaoko jaietako txapelaren bila. Ostiralean, hilak 20, jokatuko dira falta diren beste bi finalaurrekoak, 19:00etan, kategoria bakoitzeko bana; finalak apirilaren 27an dira. Gazteen artean, Santxo usurbildarrak eta Lasa etxarriarrak osatutako bikoa igaro da finalera. 22 eta 19 irabazi zieten Etxaniz azpeitiarrari eta Atxa zegamarrari. Hain zuzen, Atxa da txapelketako bi goierritarretatik bat; bestea Quina zumarragarra da, nagusietan jokatuko duena ostiralean. Etxaniz aurrelariak joko handiarekin dagoela erakutsi zuen; bere atzelari Atxak, aldiz, ez zuen egun onena. Hala, Santxo-Lasak sendo eta tantorik galdu gabe ziurtatu dute finalerako txartela. Nagusietan, Larrañaga (Azpeitia) eta Altuna (Berrobi) dira lehen finalistak. 22 eta 18 gailendu zitzaizkien Muguruza (Bergara) eta Telletxeari (Albiztur). Ostiralean Urbieta-Santxez eta Urretabizkaia-Aizpuru (gazteak), eta Otaegi-Mintegi eta Quina-Uzkudun (nagusiak) ariko dira.

Murkondo kultur elkarteak herri txikietako nekazaritzari buruzko hitzaldia antolatu du, Ataunen, gaurko. EHNEko Aitor Aranburuk etorkizuneko nekazaritza ereduaz jardungo du, gaia herri txikietara eta batez ere Ataungo esparrura ekarrita. San Gregorioko...

Lazkaoko plaza nagusiaren ondoko aparkalekuan ezin da autoa utzi, atzoz geroztik. Festetarako barrakak muntatzen ari dira. Ostiralean hasi ziren, eta atzo atrakzio gehiago ekarri zituzten. Jaiak bukatu arte, aparkalekurako sarrerak itxita egongo dira.

Euskal presoen aldeko Herrira mugimenduak bilera egingo du, gaur, Legorretan, 19:30ean kultur etxean. Festetan, maiatzaren 19an deituta dagoen Plazak bete ekimena eta txosna jartzea izango dituzte batzarreko hizpideak.

Loinatz jaietarako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da. Epaimahaikoak launa finalista aukeratu ditu helduen eta gaztetxoen mailan, eta orain, jendearen boto bidez aukeratuko dute irabazlea. Horretarako, loinatzjaiak2012.wordpress.com blogean sar...



