Caja Rural, bederatzitik sei garaipen
Ordiziako Txirrindulari Elkarteko Caja Rural jubenil mailako taldea denboraldi bikaina osatzen ari da. Orain arte jokatuko diren bederatzi probetatik sei irabazi dituzte txirrindulariek, eta taldeka ere zazpi garaipen lortu dituzte. Bolada on horri eustea zaila izango dela badakite zuzendariek, eta bide berari eustea beste erremediorik ez dutela nabarmendu dute. Pello Olaberria izan zen proba bat irabazten lehena, Eibarren. Ondoren, Iker Azkaratek jaso zituen besoak, eta ez behin bakarrik, hirutan baizik. Azpeitia, Deba eta Altsasuko probak irabazi ditu Azkarate, eta Espainiako selekzioarekin Paris Roubaixen ere parte hartu du. Hurrengo garaipena Eriko Mujikarentzat izan zen, Uzarragako maldetan aurrena helmugaratuta, eta azken garaipena Elgoibarren lortu du Ander Alonsok. Taldeko zuzendariek adierazi dute talde lanean oinarritu direla horietako garaipen gehienak, eta lasterketa guztietan ohorezko posturen batean sailkatu direla Caja Ruralekoak. Horren erakusgarri da jokatu diren bederatzi probetatik zazpitan taldekako sailkapena ere irabazi dutela. Asteburuan Gipuzkoako Klasikoan parte hartuko dute Caja Ruraleko txirrindulariek, Aian.
Ordiziako Txirrindulari Elkarteko Caja Rural jubenil mailako taldea denboraldi bikaina osatzen ari da. Orain arte jokatuko diren bederatzi probetatik sei irabazi dituzte txirrindulariek, eta taldeka ere zazpi garaipen lortu dituzte. Bolada on horri eustea zaila izango dela badakite zuzendariek, eta bide berari eustea beste erremediorik ez dutela nabarmendu dute.
Pello Olaberria izan zen proba bat irabazten lehena, Eibarren. Ondoren, Iker Azkaratek jaso zituen besoak, eta ez behin bakarrik, hirutan baizik. Azpeitia, Deba eta Altsasuko probak irabazi ditu Azkarate, eta Espainiako selekzioarekin Paris Roubaixen ere parte hartu du. Hurrengo garaipena Eriko Mujikarentzat izan zen, Uzarragako maldetan aurrena helmugaratuta, eta azken garaipena Elgoibarren lortu du Ander Alonsok.
Taldeko zuzendariek adierazi dute talde lanean oinarritu direla horietako garaipen gehienak, eta lasterketa guztietan ohorezko posturen batean sailkatu direla Caja Ruralekoak. Horren erakusgarri da jokatu diren bederatzi probetatik zazpitan taldekako sailkapena ere irabazi dutela.
Asteburuan Gipuzkoako Klasikoan parte hartuko dute Caja Ruraleko txirrindulariek, Aian.














