Harrera familien inguruan hitz egingo dute gaur
Gipuzkoako harrera familien Beroa elkarteak, gai horren inguruko mahai-ingurua antolatu du gaur arratsalderako. Hazi, hezi, bizi lemapean, Izaskun Ugarte elkarteko lehendakariak eta Leticia Martin psikologoak hitz egingo dute. Harrera familia bat...
Gipuzkoako harrera familien Beroa elkarteak, gai horren inguruko mahai-ingurua antolatu du gaur arratsalderako. Hazi, hezi, bizi lemapean, Izaskun Ugarte elkarteko lehendakariak eta Leticia Martin psikologoak hitz egingo dute. Harrera familia batek, bere esperientzia ere kontatuko du. Saioa 18:30ean izango da, udaletxeko batzar aretoan.













