Jazpana Fest musika jaialdia aurten ere egingo dute
Jazpana Fest musika jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten ere kontzertuak antolatzeko asmoa dute. Antolaketak eskatzen zuen lan handia zela eta, bi urtez behin egiteko asmoa agertu zuten iaz, baina aurten, indarberrituta datoz, berri...
Jazpana Fest musika jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten ere kontzertuak antolatzeko asmoa dute. Antolaketak eskatzen zuen lan handia zela eta, bi urtez behin egiteko asmoa agertu zuten iaz, baina aurten, indarberrituta datoz, berriz ere. Hala ere, bi eguneko jaialdia izango dela azaldu dute, urriaren 26an eta 27an egingo dutena. Kontzertuez gainera, azken urteetan egin duten moduan, bestelako hainbat ekintza ere egingo dituzte, Bernedeoeneko karpan. Antolatzaileek aurrerago emango dute parte hartuko duten taldeen berri.













