Komedia generoaren lau filme klasiko bilduko ditu Goienizen Begirada zikloak
Goieniz zineklubak komediaren klasiko handiei eskainiko die aurtengo Begirada zikloa. Hau komeria! lemapean, genero horretan zeresan handia eman duten lau film eskainiko dituzte, ostegunean hasi eta maiatzaren 10era bitartean. Monty Pithon taldea, Woody Allen, George Cuckor eta Blake Edwadrs zuzendariak, edota Peter Sellers, Katherine Herpburn eta Spencer Tracy bezalako aktoreen lanak ikusteko aukera izango da, Usurbe antzokian. Leire Iturriotz da Goieniz zineklubaren Begirada zikloa antolatzen aritu denetako bat. Berak azaldu duenez, «jendeak askotan esaten digu pelikula serioak eta tristeak ekartzen ditugula, eta horregatik otu zitzaigun komediaren inguruko ziklo bat egitea». Zineklubeko kideak elkartu, eta bakoitzak gogoan zituen tituluak esaten hasi ziren, «aurrez ikusitako filmak ziren gehienak, barre egin arazi digutenak». Azkenean, lau filmeko sorta aukeratu dute. Komedia generoaren klasikoak dira denak, bere garaian arrakasta handia izandakoak. Generoa hain zabala izanda, «zuzendari eta garai ezberdinak» biltzen saiatu direla azaldu du Iturriotzek. Ziklo horretako filmerik ezagunenetako bat, La vida de Brian da. «Ganberrada bat da, Jesusen bizitzaren inguruan egindako satira bat». Umorearen beste klasiko bat, El guateque filma da. «Esaten dutenez, oso gidoi motza zuen filmak, eta zine mutuaren omenaldi moduko bat da, Peter Sellers aktorearen umorezko esketx ezberdinez osatua». Filmerik zaharrena, 1949ko La costilla de Adán da. Katherine Herpburn eta Spencer Tracy aktoreek «pelikula asko egin zituen [...]
Goieniz zineklubak komediaren klasiko handiei eskainiko die aurtengo Begirada zikloa. Hau komeria! lemapean, genero horretan zeresan handia eman duten lau film eskainiko dituzte, ostegunean hasi eta maiatzaren 10era bitartean. Monty Pithon taldea, Woody Allen, George Cuckor eta Blake Edwadrs zuzendariak, edota Peter Sellers, Katherine Herpburn eta Spencer Tracy bezalako aktoreen lanak ikusteko aukera izango da, Usurbe antzokian.
Leire Iturriotz da Goieniz zineklubaren Begirada zikloa antolatzen aritu denetako bat. Berak azaldu duenez, «jendeak askotan esaten digu pelikula serioak eta tristeak ekartzen ditugula, eta horregatik otu zitzaigun komediaren inguruko ziklo bat egitea». Zineklubeko kideak elkartu, eta bakoitzak gogoan zituen tituluak esaten hasi ziren, «aurrez ikusitako filmak ziren gehienak, barre egin arazi digutenak».
Azkenean, lau filmeko sorta aukeratu dute. Komedia generoaren klasikoak dira denak, bere garaian arrakasta handia izandakoak. Generoa hain zabala izanda, «zuzendari eta garai ezberdinak» biltzen saiatu direla azaldu du Iturriotzek.
Ziklo horretako filmerik ezagunenetako bat, La vida de Brian da. «Ganberrada bat da, Jesusen bizitzaren inguruan egindako satira bat». Umorearen beste klasiko bat, El guateque filma da. «Esaten dutenez, oso gidoi motza zuen filmak, eta zine mutuaren omenaldi moduko bat da, Peter Sellers aktorearen umorezko esketx ezberdinez osatua».
Filmerik zaharrena, 1949ko La costilla de Adán da. Katherine Herpburn eta Spencer Tracy aktoreek «pelikula asko egin zituen batera, eta hau klasikoetako bat da». Azken filma, zikloa itxiko duena, aurkezpenik behar ez duen Woody Allen zuzendari eta aktorearen La maldición del escorpión de Jade filma da.
Sarrerak eta bonoak salgai
Aurtengo Begirada zikloaren berrikuntza nagusia, bonoena izango da. Izan ere, ohiko sarrerez gain –4,5 euroan salduko dituzte–, zikloko lau saioetarako bonoa jarriko dute salgai 10 euroren truke. «Jendea erakartzeko modu bat» dela azaldu du Iturriotzek. Emanaldi guztiak ostegun gauetan izango dira, 21:00etan hasita, Usurbe antzokian.
Filmeen inguruko informazioa eta bideoak ikusgai daude Goieniz zineklubaren blogean.












