Lazkaon ‘Gartxot’ filma emango dute gaur gauean, Arerian
Lazkaoko Areria antzokian ‘Gartxot’ filma emango dute gaur, 21:00etan. Emanaldi berezia izango da, astearteetan ohituraz ez delako zinemarik izan ohi. Nafarroako “konkistaren aurreko konkista” kontatzen du animaziozko filmak, Ju...
Lazkaoko Areria antzokian ‘Gartxot’ filma emango dute gaur, 21:00etan. Emanaldi berezia izango da, astearteetan ohituraz ez delako zinemarik izan ohi. Nafarroako “konkistaren aurreko konkista” kontatzen du animaziozko filmak, Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak zuzendua. Itzaltzuko bardoaren pertsonaian oinarrituta dago. Bihar, asteazkena, gaiari eta filmari buruz hitz egiteko solasaldia antolatu du, bestetik, Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak; 18:30ean, Gerriko txokoan izango da solasaldia, Urmenetarekin.
Hauxe da filmaren trailerra:













