Maila oneko pilota partidak afizionatuen txapelketa hasteko
Hirugarren urtez Lazkaoko Udalak antolatu duen afizionatuen III. San Prudentzio pilota txapelketak hasiera ikusgarria izan du. Ostiral arratsean jokatu zituzten lehen finalaurrekoak, etorkizunekoen eta nagusien mailak bereizita, plazako pilotalekuan. Pilotari amateur nabarmenenak gonbidatu dituzte aurten ere, Lazkaoko jaietako txapelaren bila. Ostiralean, hilak 20, jokatuko dira falta diren beste bi finalaurrekoak, 19:00etan, kategoria bakoitzeko bana; finalak apirilaren 27an dira. Gazteen artean, Santxo usurbildarrak eta Lasa etxarriarrak osatutako bikoa igaro da finalera. 22 eta 19 irabazi zieten Etxaniz azpeitiarrari eta Atxa zegamarrari. Hain zuzen, Atxa da txapelketako bi goierritarretatik bat; bestea Quina zumarragarra da, nagusietan jokatuko duena ostiralean. Etxaniz aurrelariak joko handiarekin dagoela erakutsi zuen; bere atzelari Atxak, aldiz, ez zuen egun onena. Hala, Santxo-Lasak sendo eta tantorik galdu gabe ziurtatu dute finalerako txartela. Nagusietan, Larrañaga (Azpeitia) eta Altuna (Berrobi) dira lehen finalistak. 22 eta 18 gailendu zitzaizkien Muguruza (Bergara) eta Telletxeari (Albiztur). Ostiralean Urbieta-Santxez eta Urretabizkaia-Aizpuru (gazteak), eta Otaegi-Mintegi eta Quina-Uzkudun (nagusiak) ariko dira.
Hirugarren urtez Lazkaoko Udalak antolatu duen afizionatuen III. San Prudentzio pilota txapelketak hasiera ikusgarria izan du. Ostiral arratsean jokatu zituzten lehen finalaurrekoak, etorkizunekoen eta nagusien mailak bereizita, plazako pilotalekuan.
Pilotari amateur nabarmenenak gonbidatu dituzte aurten ere, Lazkaoko jaietako txapelaren bila. Ostiralean, hilak 20, jokatuko dira falta diren beste bi finalaurrekoak, 19:00etan, kategoria bakoitzeko bana; finalak apirilaren 27an dira.
Gazteen artean, Santxo usurbildarrak eta Lasa etxarriarrak osatutako bikoa igaro da finalera. 22 eta 19 irabazi zieten Etxaniz azpeitiarrari eta Atxa zegamarrari. Hain zuzen, Atxa da txapelketako bi goierritarretatik bat; bestea Quina zumarragarra da, nagusietan jokatuko duena ostiralean.
Etxaniz aurrelariak joko handiarekin dagoela erakutsi zuen; bere atzelari Atxak, aldiz, ez zuen egun onena. Hala, Santxo-Lasak sendo eta tantorik galdu gabe ziurtatu dute finalerako txartela.

Lasa (Etxarri Aranatz), Santxo (Usurbil), Atxa (Zegama) eta Etxaniz (Azpeitia). 22-19 irabazi dute lehen biek.
Nagusietan, Larrañaga (Azpeitia) eta Altuna (Berrobi) dira lehen finalistak. 22 eta 18 gailendu zitzaizkien Muguruza (Bergara) eta Telletxeari (Albiztur).
Ostiralean Urbieta-Santxez eta Urretabizkaia-Aizpuru (gazteak), eta Otaegi-Mintegi eta Quina-Uzkudun (nagusiak) ariko dira.













