Sutarako egurra erosi eta Dominika borda erabiltzeko aukera izango dute Partzuergoko herritarrek
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak bi eskaintza berri egiten dizkie berau osatzen duten herrietako biztanleeri. Alde batetik sutarako egur loteak erosteko aukera emango diete, eta bestetik Dominika borda erabiltzeko aukera ematen du. Sutarako egurrare...
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak bi eskaintza berri egiten dizkie berau osatzen duten herrietako biztanleeri. Alde batetik sutarako egur loteak erosteko aukera emango diete, eta bestetik Dominika borda erabiltzeko aukera ematen du.
Sutarako egurraren tona bakoitza 42,07€an salduko da (zergak barne) eta gutxienez 15-16 tona eskatu beharko dira (kamioikada bat). Erosle bakoitzak egur kamioikada bat bakarrik erosi ahal izango du.
Partzuergoak eskaintzen duen beste berritasuna, Dominika borda erabiltzeko aukera izango da. Txabola hau orain gutxi eraberritu zen Partzuergoko diruarekin: 8 lagunek lo egiteko moduko literak, jana prestatzeko eta txabola berotzeko sua, ontziak garbitzeko harraska, komun berriak dutxa eta guzti, ur beroa, argi indarra… Txabola erabiltzea 20€ kostak da egun bakoitzeko, eta 100€ko fidantza ere jarri beharko da.













