Udalak abian jarritako prozesua babestu du Oiangu Bizirikek
Oianguren parkea lehengoratze bidean Ordiziako Udalak abian jarritako parte hartze prozesua babestu du Oiangu Publikoa eta Bizirikek. Plataforma hori orain dela zazpi urte sortu zen, eta udalak abiatutako ekimena plataformaren hasierako helburuekin bat egiten duela adierazi dute bertako kideek. “Espazio publiko horren babespen eta gozamenean oinarritutako ideiak proposatzeko prozesuan parte hartzera animatzen ditugu ordiziarrak”. Atzo arratsaldean egin zuten prentsaurrekoa Oiangu Bizirikeko kideek Oianguren parkean bertan. Plataformako kideek eskerrak eman dizkiote udalari “berreskurapen prozesuari hasiera emateagatik, eta belar artifiziala eta jendeari zelaira sarbidea galarazten zion sarea kentzeagatik”. Aldi berean, Oiangu bere hasierako egoerara eramateko berreskurapenarekin jarraitzeko deia egin dio udalari.
Oianguren parkea lehengoratze bidean Ordiziako Udalak abian jarritako parte hartze prozesua babestu du Oiangu Publikoa eta Bizirikek. Plataforma hori orain dela zazpi urte sortu zen, eta udalak abiatutako ekimena plataformaren hasierako helburuekin bat egiten duela adierazi dute bertako kideek. “Espazio publiko horren babespen eta gozamenean oinarritutako ideiak proposatzeko prozesuan parte hartzera animatzen ditugu ordiziarrak”. Atzo arratsaldean egin zuten prentsaurrekoa Oiangu Bizirikeko kideek Oianguren parkean bertan.
Plataformako kideek eskerrak eman dizkiote udalari “berreskurapen prozesuari hasiera emateagatik, eta belar artifiziala eta jendeari zelaira sarbidea galarazten zion sarea kentzeagatik”. Aldi berean, Oiangu bere hasierako egoerara eramateko berreskurapenarekin jarraitzeko deia egin dio udalari.














