Zumarragako Arcelor-Mittal multinazionalaren lantegia
Urtarrilean Arcelor-Mittal multinazioanalak Valverden (Madril-Espainia) zuen lantegia itxi zuen. Bertako langile gehienak Gipuzkoako fabrikatan birkokatuko dituzte. Zumarragako, Olaberriako eta Bergarako lantegietara 160 behargin inguru iritsiko direla aurreikusi dute.
Gipuzkoako hiru lantegien artean, Olaberrikoa hobetsi dute langile gehienek. Lekualdatzeak eragingo dien langileen adinaren batez bestekoa 40 urtekoa da. Multinazionala, bestalde, Gipuzkoako lantegietan aurretiko erretretak ezartzea aztertzen ari da. Zumarragan, esate baterako, 58 urtetik gorako 60 langile inguru dago.