Etzi zabalduko dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean Arte eder eskolako ikasleen margolanak, guztiak teknika hezeak erabilita egindakoak
Astelehenean hasi eta gaur bukatuko den Espainiako XIV. Ostalaritza Kongresua dela eta –Donostian ari dira egiten aurten– Espainiako berrogei bat ostalari Ordiziako azokan izan dira gaur. Gehienak, 27, Kadizkoak ziren, baina Caceres eta Burgosekoak ere baziren tartean. Horiez gain, Euskal Herriko ostalari batzuk ere talde berean inguratu dira feriara. Lehendabizi D’elikatuz zentroa bisitatu dute, eta ondoren Plaza Nagusira gerturatu dira azoka ezagutu eta produktu batzuk erostera. Bisitarien artean Jose Maria Rubio Espainiako Ostalaritza Elkarteko presidentea eta Antonio De Maria Kadizko Ostalaritza Elkarteko presidentea zeuden. Igor Eguren Ordiziako alkateak egin die harrera bisitariei. Ordiziako bisitaldiaren ondoren, Beasaingo Igartza Jauregira joan dira, txalokin eta gazta uztartze bat dastatzera, eta handik Idiazabalgo Aranburu elkartera joko dute. Herri bereko Elizalde elkartean bazkalduz bukatuko dute irteera.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak azalerazitako “irregulartasunak azken muturreraino” ikertu nahi ditu Beasaingo udal gobernu taldeak. Hori dela eta, ikerketa batzordea sortzea proposatuko du hurrengo udablatzan. Zentzu horretan, udal gobern...
Eleak plataforma aurkeztu zuten atzo Urretxun eta Zumarragan. Zelai Arizti kultur etxean egin zuten aurkezpena. Txerra Bolinagak, plataformako bozeramaileak hartu...
Goieniz zineklubaren Begirada zikloaren barruan, ‘La maldición del escorpión de Jade’ filma emango dute, ostegunean, maiatzak 10, gaueko 21:00etan, Usurbe antzokian
Goieniz zineklubaren Begirada zikloaren barruan, ‘La vida de Brian’ filma emango dute, ostegunean, hilak 19, gaueko 21:00etan, Usurbe antzokian
Larunbat arratsaldeko 19:00etan estreinatuko dute Gazta zati bat Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren barruan, Victoria Eugenia antzokian. Sarrerak joan den larunbatean jarri ziren salgai 11:30ean, eta 12:00etarako jada denak salduta zeuden. Horregatik, bigarren aukera bat jarri dute asteazkenean, apirilak 25, gaueko 22:30ean. Azken honetarako sarrerak ere oso azkar ari dira saltzen. Orain dela hiru urte Nazioen Mundua herri mugimenduak autodeterminazio eskubidearen alde egiten ari ziren lana biltzeko eskatu zion Ion Maiari. Eta berau zuzendari delarik egin dute Gazta Zati bat dokumentala. Dokumentalaren izenak badu bere esanahia: Gazta, munduaren metafora bezala ikusten da, eta euskaldunok gure zatia nahi dugu. «Aro politiko berriko dokumentala da, sinpatikoa, alaia, oso humanoa», azaldu du Maiak. «Herri txiki bateko istorio bat grabatzen hasi eta nazio baten aldaketa historikoa grabatzen bukatu dugu». SINOPSIA: Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumentala da.
Gaintzako Udalak herriko bake epailea eta haren ordezkoa izendatzeko deialdia egin du. Interesa duten gaintzarrek udaletxean eman behar dute izena, maiatzaren 2ra arte. Gaintzan bizi den adin nagusiko edozein pertsona izan litezke hautagaiak, judizialk...
Kuttun guraso elkarteak musika ikastaro berezia antolatu du Olaberrian. 0 eta 2 urte arteko haurtxoentzat eta haien gurasoentzat zuzendua da. Beatriz Garcia irakasleak emango du, haur eskolan, asteartero 10:00etatik 11:00etara. Atzo hasi zen kurtsoa. I...
Ezkurdiaren aurka neurtuko da ostiralean urretxuarra, Zubietaren lesioagatik partida aurreratu eta gero.
Asmube emakume elkarteak antolatuta, Monica Guilorme Fajardo psikologoak Depresioa eta menopausia hitzaldia egingo du asteartean, hilak 25, 17:30ean.
Ordiziako Herri Antzokiaren etorkizuna birpentsatu eta eraldatzeko aukera ezberdinak irudikatu eta mahai gainean jartzeko sorkuntza tailer bat egingo da hilaren 28an Barrena kultur etxean (10:00-14:00). Ekimen hori Ordiziako Udaleko kultura batzordeak sustatzen duen Ordizia, hiri hezitzailea proiektu parte hartzailearen barruan dago. Sorkuntza tailer hori Gipuzkoa Gazte Ekinzale (GAZE) programan parte hartzen duten ikasleek prestatu dute. Gaur eman dute tailer horren berri Barrena egin duten prentsaurrekoan. Belen Maiza Kultura zinegotzia gidari zela, Joseba Amondarain Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzaren eta Jakintzaren sustapen zuzendaria, eta Maite Leturia eta Juan Telmo Uriarte Gaze programako kideek aurkeztu dute egitasmoa. Leturia ordiziarra da, arkitektura ikasten ari da, eta bera izan da programa horren eta udalaren artean bitartekari lanak egin dituenetako bat. Maiza zinegotziaren esanetan, Ordiziak kultur azpiegituretan duen gabezia azken urteetako hizpide nagusietako bat izan da, eta horiei irtenbidea ematea da udalaren lehentasunetako bat. Maite Leturiak egindako proposamena “une egokian” iritsi dela uste du, “elkarlanaren bidez proiektu hau landu ahal izateko”. Leturiak azaldu du Herri Antzokia “oso garrantzitsua” dela eta izan dela Ordiziako kultur sarearen barruan, eta kokagune aldetik eta arkitektura aldetik ere balio handikoa dela. Kultur kontsumoan egon diren aldaketak direla eta, sorkuntza tailer bat egitea proposatu dute, herritarrek ideiak jaso eta proiektu berri bat [...]
Etzi zabalduko dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean Arte Ederretako eskolako ikasleen margolanak, guztiak teknika hezeak erabilita egindakoak
Udaberriko loreak eta landareak izango dira salgai, besteak beste, zortzi postuz osatutako azokan. Lore zaintzarako lanabesak ere izango dira salgai eta...
Beasaingo Usurbe antzokian, ‘Contraband’ filma emango dute asteburuan. Ordutegia: 20, ostirala: 22:15 21, larunbata: 19:30 eta 22:15 22, igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15 23, astelehena: 19:30 eta 22:15
Goieniz zineklubaren Begirada zikloaren barruan, ‘El guateque’ filma emango dute, ostegunean, maiatzak 3, gaueko 21:00etan, Usurbe antzokian
Pasa den asteburuan, denboraldiko azken partida jokatu zuten BKL saskibaloi taldeko senior mailako neskek, Irungo Erroibide taldearen kontra. Etxekoek irabazi zuten partida, 57-36. Taldeko arduradunen esanetan, Beasaingo jokalariek “benetan parti...