BKLko neskek 57-36 irabazi diote Irungo Erroibideri
Pasa den asteburuan, denboraldiko azken partida jokatu zuten BKL saskibaloi taldeko senior mailako neskek, Irungo Erroibide taldearen kontra. Etxekoek irabazi zuten partida, 57-36. Taldeko arduradunen esanetan, Beasaingo jokalariek “benetan parti...
Pasa den asteburuan, denboraldiko azken partida jokatu zuten BKL saskibaloi taldeko senior mailako neskek, Irungo Erroibide taldearen kontra. Etxekoek irabazi zuten partida, 57-36. Taldeko arduradunen esanetan, Beasaingo jokalariek “benetan partida polita jokatu zuten denboraldia agurtzeko”. Neurketaren hasieratik bukaerara, “lehiaren erritmoa ulertuz eta disfrutatuz” jokatu zuten, defentsan ere lan ona eginez. Hala, aurtengo denboraldiari “itxiera dotorea” eman dio taldeak.