Espainiako berrogei ostalari inguru Ordiziako azokan izan dira
Astelehenean hasi eta gaur bukatuko den Espainiako XIV. Ostalaritza Kongresua dela eta –Donostian ari dira egiten aurten– Espainiako berrogei bat ostalari Ordiziako azokan izan dira gaur. Gehienak, 27, Kadizkoak ziren, baina Caceres eta Burgosekoak ere baziren tartean. Horiez gain, Euskal Herriko ostalari batzuk ere talde berean inguratu dira feriara. Lehendabizi D’elikatuz zentroa bisitatu dute, eta ondoren Plaza Nagusira gerturatu dira azoka ezagutu eta produktu batzuk erostera. Bisitarien artean Jose Maria Rubio Espainiako Ostalaritza Elkarteko presidentea eta Antonio De Maria Kadizko Ostalaritza Elkarteko presidentea zeuden. Igor Eguren Ordiziako alkateak egin die harrera bisitariei. Ordiziako bisitaldiaren ondoren, Beasaingo Igartza Jauregira joan dira, txalokin eta gazta uztartze bat dastatzera, eta handik Idiazabalgo Aranburu elkartera joko dute. Herri bereko Elizalde elkartean bazkalduz bukatuko dute irteera.
Astelehenean hasi eta gaur bukatuko den Espainiako XIV. Ostalaritza Kongresua dela eta –Donostian ari dira egiten aurten– Espainiako berrogei bat ostalari Ordiziako azokan izan dira gaur. Gehienak, 27, Kadizkoak ziren, baina Caceres eta Burgosekoak ere baziren tartean. Horiez gain, Euskal Herriko ostalari batzuk ere talde berean inguratu dira feriara.
Lehendabizi D’elikatuz zentroa bisitatu dute, eta ondoren Plaza Nagusira gerturatu dira azoka ezagutu eta produktu batzuk erostera. Bisitarien artean Jose Maria Rubio Espainiako Ostalaritza Elkarteko presidentea eta Antonio De Maria Kadizko Ostalaritza Elkarteko presidentea zeuden. Igor Eguren Ordiziako alkateak egin die harrera bisitariei.
Ordiziako bisitaldiaren ondoren, Beasaingo Igartza Jauregira joan dira, txalokin eta gazta uztartze bat dastatzera, eta handik Idiazabalgo Aranburu elkartera joko dute. Herri bereko Elizalde elkartean bazkalduz bukatuko dute irteera.