Gaintzan bake epailea eta ordezkoa behar dituzte
Gaintzako Udalak herriko bake epailea eta haren ordezkoa izendatzeko deialdia egin du. Interesa duten gaintzarrek udaletxean eman behar dute izena, maiatzaren 2ra arte. Gaintzan bizi den adin nagusiko edozein pertsona izan litezke hautagaiak, judizialk...
Gaintzako Udalak herriko bake epailea eta haren ordezkoa izendatzeko deialdia egin du. Interesa duten gaintzarrek udaletxean eman behar dute izena, maiatzaren 2ra arte. Gaintzan bizi den adin nagusiko edozein pertsona izan litezke hautagaiak, judizialki ezgaitasunik ez badu. Epailea eta ordezkoa udalbatzak proposatuko ditu hautagai guztien artetik, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak izendatuko ditu gero.