Ordiziako Herri Antzokiaren etorkizuna, mahai gainean
Ordiziako Herri Antzokiaren etorkizuna birpentsatu eta eraldatzeko aukera ezberdinak irudikatu eta mahai gainean jartzeko sorkuntza tailer bat egingo da hilaren 28an Barrena kultur etxean (10:00-14:00). Ekimen hori Ordiziako Udaleko kultura batzordeak sustatzen duen Ordizia, hiri hezitzailea proiektu parte hartzailearen barruan dago. Sorkuntza tailer hori Gipuzkoa Gazte Ekinzale (GAZE) programan parte hartzen duten ikasleek prestatu dute. Gaur eman dute tailer horren berri Barrena egin duten prentsaurrekoan. Belen Maiza Kultura zinegotzia gidari zela, Joseba Amondarain Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzaren eta Jakintzaren sustapen zuzendaria, eta Maite Leturia eta Juan Telmo Uriarte Gaze programako kideek aurkeztu dute egitasmoa. Leturia ordiziarra da, arkitektura ikasten ari da, eta bera izan da programa horren eta udalaren artean bitartekari lanak egin dituenetako bat. Maiza zinegotziaren esanetan, Ordiziak kultur azpiegituretan duen gabezia azken urteetako hizpide nagusietako bat izan da, eta horiei irtenbidea ematea da udalaren lehentasunetako bat. Maite Leturiak egindako proposamena “une egokian” iritsi dela uste du, “elkarlanaren bidez proiektu hau landu ahal izateko”. Leturiak azaldu du Herri Antzokia “oso garrantzitsua” dela eta izan dela Ordiziako kultur sarearen barruan, eta kokagune aldetik eta arkitektura aldetik ere balio handikoa dela. Kultur kontsumoan egon diren aldaketak direla eta, sorkuntza tailer bat egitea proposatu dute, herritarrek ideiak jaso eta proiektu berri bat [...]
Ordiziako Herri Antzokiaren etorkizuna birpentsatu eta eraldatzeko aukera ezberdinak irudikatu eta mahai gainean jartzeko sorkuntza tailer bat egingo da hilaren 28an Barrena kultur etxean (10:00-14:00). Ekimen hori Ordiziako Udaleko kultura batzordeak sustatzen duen Ordizia, hiri hezitzailea proiektu parte hartzailearen barruan dago. Sorkuntza tailer hori Gipuzkoa Gazte Ekinzale (GAZE) programan parte hartzen duten ikasleek prestatu dute.
Gaur eman dute tailer horren berri Barrena egin duten prentsaurrekoan. Belen Maiza Kultura zinegotzia gidari zela, Joseba Amondarain Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzaren eta Jakintzaren sustapen zuzendaria, eta Maite Leturia eta Juan Telmo Uriarte Gaze programako kideek aurkeztu dute egitasmoa. Leturia ordiziarra da, arkitektura ikasten ari da, eta bera izan da programa horren eta udalaren artean bitartekari lanak egin dituenetako bat.
Maiza zinegotziaren esanetan, Ordiziak kultur azpiegituretan duen gabezia azken urteetako hizpide nagusietako bat izan da, eta horiei irtenbidea ematea da udalaren lehentasunetako bat. Maite Leturiak egindako proposamena “une egokian” iritsi dela uste du, “elkarlanaren bidez proiektu hau landu ahal izateko”.
Leturiak azaldu du Herri Antzokia “oso garrantzitsua” dela eta izan dela Ordiziako kultur sarearen barruan, eta kokagune aldetik eta arkitektura aldetik ere balio handikoa dela. Kultur kontsumoan egon diren aldaketak direla eta, sorkuntza tailer bat egitea proposatu dute, herritarrek ideiak jaso eta proiektu berri bat gauzatzeko. “Oso interesgarri eta dibertigarria” izango da tailerra, Leturiak adierazi duenez.
Publiko zabalari begirakoa bada ere, 18 eta 22 urte arteko gazteei deialdi berezia egin dietela gogorarazi du Maizak. Horrez gain, zinegotziak gogoratu enpresa batekin ari direla Ordiziako kultur azpiegituren inguruko azterketa bat lantzen, eta bai enpresa hori eta baita GAZE programaren barruko gazteek elkarlanean ari direla.