Azokako hondakinak txikiagotzeko prentsa
Ordiziako azokan sortzen den hondakin kopurua oso handia dela eta, Sasieta Mankomunitateak Ordiziako Udalarekin batera prentsa bat jarri dute Elkano kalean (Astokalen). Atzo aurkeztu bazuten ere, joan den urteko urrian jarri zuten martxan prentsa, Sasi...
Ordiziako azokan sortzen den hondakin kopurua oso handia dela eta, Sasieta Mankomunitateak Ordiziako Udalarekin batera prentsa bat jarri dute Elkano kalean (Astokalen). Atzo aurkeztu bazuten ere, joan den urteko urrian jarri zuten martxan prentsa, Sasieta Manomunitateko planaren barruan. Azokako saltzaileek bakoitzak bere hondakinak lokalaren kanpoaldean uzten dituzte, eta Ordiziako Udaleko langileek kaxak sailkatu eta prentsara sartzen dituzte. Hala, prentsatutako kartoizko kaxa fardoak, egurrezko kaxa fardoak… sortzen dituzte, hondakinen bolumena asko txikituz. Azeari Andonegi Sasieta Mankomunitateko lehendakariak azokako saltzaile guztiei eta Ordiziako Udalari eskerrak eman dizkio proiektu honekin bat egiteagatik, beraiei esker azokako hondakinen %82a birzkiklatzea lortzen baita.