Bizkaiara bidaltzen zen zaborra Beasain, Azpeitia eta Zarauzko zabortegietara eramango da
Bizkaiko Aldundiak ez du berrituko Gipuzkoako hondainak hartzeko ituna: “Ituna elkartasun ekintza gisa sinatu zen, Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko plana martxan jartzen zuen bitartean” esan du. Ituna ekainaren 12ra arte dago indarrean. Itun horretan hitz eman zen Gipuzkoako 25.000 tona hondakin hartuko zituela Bizkaiak urtero. Ondorioz, Bizkaiara bideratzen ziren 25.000 tona horiek orain Beasain, Azpeitia eta Zarauzko zabortegietara eramango dira.
Gainera, 2008tik Donostialdeko eta Txingudiko zaborrak ere jasotzen dituzte, San Markos zabortegia itxi zenetik. Handik ateratzen ziren 130.00 tonetatik 45.000 Sasietara doaz, 35.000 Lapatxera, 25.000 Urtetara eta 25.000 Bizkaiara joaten dira orain. Baina, beraz, aurrerantzean azken 25.000 hauek Gipuzkoako zabortegi hauen hiru zabortegien artean banatu beharko dituzte.
Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako ingurumen diputatuaren esanetanm Bizkaiak “hitzarmena hausteko inongo arrazoi objektiborik ez du, Gipuzkoako Aldundiak hitzez hitz bete baitu hitzarmenean esandakoa”. Alduntzinek “gogor gaitzetsi” du “Bizkaiko Aldundiaren presio politikoa, hura ez delako inor Gipuzkoako hondakinak nola kudeatu behar diren esateko”.
Alduntzinek deritzo errauste planta irekitzea lehenesten duela EAJk eta horregatik ari direla “presio onartezin” hori egiten. “Baina Bizkaiko arduradun politikoek iragarritako erabakia ez da oztopo izango Gipuzkoan zero zabor politikaren bidetik segituko du Gipuzkoako Aldundiak. Hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea lehentasuneazkoa da”.